2017-09-19

TXOKOAK 3 urteko umeen kartelak

3 urteetan umeen txokoko kartelak egiteko animaliak jarri nituen.

Koloreko folio batean inprimatu, plastifikatu eta belkrorekin umeen argazkiak eta izenak itsatsi eta listo.

Beste egun batean, animalien irudiak zuri-beltzean umeei eman nizkien, guztiak mahai gainean jarrita bakoitzak berea zein zen pentsatzeko, aukeratzeko eta margotzeko. 

Nik moztu nituen eta inperdible batekin jarri nizkien jertsean etxera eramateko.

Horrela zein zen norberaren txokoa ikasi zuten baita familiak ere.










Irudiak jaisteko sakatu gainean

No hay comentarios :

Publicar un comentario