2011-03-29

CONNIE BEHIA

Atari honetan ipuinak eta jolasak daude (bakarrik edo gurasoen laguntzarekin). Memoryak, buru-hausgarriak, berdintzak...

Sakatu irudian sartzeko.

2011-03-25

ASTOA IKUSI NUEN abestia

Ikasgelan abesteko abesti milaka garatu behar ditugu, baina errezena hemen eskaintzen dizuedana da.


2011-03-21

SAGUA MANEIATUZ

IKT munduan lehen urratsak ematen direnean, guk pentsatzen dugun baino zailago egiten zaie sagua mugitzea umeei. Joku honekin ikasiko dute apurka apurka.

Nire partez, aspaldian euskeratu nuen. Nahi baduzue euskeratuta komentatu iruzkinetan zuen helbide digitala jartzen eta ahal dudan unean bidaliko dizuet.

Sakatu irudian sartzeko.

2011-03-17

PINGU Pinga jaio da



Haur Hezkuntzako eskola gehienetan Pinguren bideoak ditugu, baina batzuetan ez dira ondo ikusten edo bideoa ez dago libre edo ez dugu beste leku batera eramateko gogorik.


Ordenagailua eta proiektorea jarri eta Pingurekin gozatu zuzenean.





2011-03-13

IZENADUBA parke tematikoa


Hemen uzten dizuet Euskal Herriko parke tematiko bakarraren helbidea. Eskolakook
primeran egon gara dibertitzen, ikasten, jolasten...

Sakatu irudian sartzeko.

2011-03-09

ICT Games


Berriro ingelesarekin gabiltza bueltaka. Denetariko ariketak eta jolasak aurkitzeko sartu honetan eta zenbakikuntza edo hizkuntza ataletan daudenak eskuan izango dituzue.

Sakatu irudian sartzeko.

2011-03-05

TXOKOAK




Hemen duzue 12 txoko desberdinak: etxea, liburutegia, denda, eraikuntza, apaindegia, margogintza...
Buru-hausgarrien eta elkarketen bidez, umeek gelan aurkitzen dituzten txokoak finkatuko dituzte.

Sakatu hemen jokua jaisteko eta zuen ordenagailuan gordetzeko.

2011-03-01

PINGU

Ezaguna egiten zaizue, ez da?

Gure lagunak online jokoak eskaintzen dizkigu.

Umeen gustokoa da, zergatik ez jarri?


Sakatu irudian sartzeko.