Cookien legearen adostuz, beste entitateen widget-ak kendu ditut blog honetatik. Norbait zeredozertaz ohartuz gero, mesedez, esan. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

2012-09-30

Planeta Animatua MEC

Aplikazio honek Hezkuntza Ministerioaren 3. saria lortu zuen 2009an.

Ikasita dagoena finkatzeko oso baliabide ona da.

Ezaguna, dudarik gabe, eta arbela digitalean jolasteko primerakoa.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-29

Eskua mugitu VEDOQUE

Jarduera desberdinak aurkezten dizkigute umeek saguaren kontrola ikasteko: seinalatu, klik egin eta arrastatu.

Nire ustez, 3 urteko umeentzat aproposa eginda dago.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-28

Marrazkiak milaka DIBUJALIA

 Webgune honetan nahiz besteen marrazkiak, nahiz gureak konpartitu ahal ditzakegu. 

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-27

Jokoak SOCPETIT

 Katalanieraz dauden jokoak dira: bikoteak egin, margotu, piezak sartu...

Intuitiboak dira, beraz, bost axola hizkuntza.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-25

100.000 aurpegi STEPHEN KRONINGER

100.000 era desberdinak ateratzen direla ziurtatzen dute webgune honetan.

Gizaki gorputza lantzen hasten garenean jolas oso dibertigarria izango da hau arbela digitalean egitea denok batera.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-24

Bankua EDUCIMA

Irudien bankua da. Argazkiak eta eskulanak ere aurki daitezke.

Beti dago ondo jakitea non dauden gauza hauek, ez da?

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-23

2012-09-22

Marrazkiak eta jokoak VIVAJUEGOS

Dora, Bob Esponja eta hainbat joko aurkitu arren, txikientzako marrazki politak ikusiko ditugu.

Dinosaurioak, animaliak, letrak, zenbakiak, jostailuak... daude haien artean.

Aukeratu egokiena!!!!
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-21

Animal entziklopedia SALONHOGAR

Animaliei buruzko informazio guztia jaso dezakegu leku honetatik.

Arbela digitalean jartzeko oso aproposa da.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-20

Jokoak NASA

NASAren webgunean umeentzako clubarekin topatu gara.

Jokoak izango dira: serieak, desberdintasunak, koheteak egitea...

Azalpenak ingelesez daude.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-19

Ataria FANTAVOLANDO

Gaur italiarrez hitz egingo dugu, beno, guk ez, atari honetan bai.

Jokoak, ipuinak, abestiak, marrazkiak, txartelak eta mila gauza daude.

Behatu ea interesatzen zaizuen!!!

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-18

Bankua FREE CLIPART

Banku librea daukagu hemen, fitxak, aurkezpenak, txartelak, horma-irudiak, e.ak. egiteko.

Ingelesez dago.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-17

Ataria SANTILLANA

Arlotan daude bananduta gaiak.

Musikan abestiak aurkituko ditugu.

Ez da posible jarduera guztietan sartzea erabiltzailea eta pasahitza behar direlako, baina asko libreak dira.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-16

Zaborra altxorra da (webquest)

Eskola gehienetan birziklapena lantzen dugu. Bai tailerren bidez, bai proiektuen bidez.

Abentura online honetan lan egiteko aukera dugu.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-15

Sukaldaritza tailerra eskolan

Joan den egunean blog batean nire sukaldaritza bloga aurkitu nuen. Poztasuna sortu arren, sarrera berri batean blog honen helburuak jarri behar nituela bururatu zitzaidan.


Beste tailerren artean Haur Hezkuntzan sukaldaritzakoa ezinbestekoa dela pentsatzen dudanez, hemen uzten dizuet esteka (sakatu irudian).
Nire lagunen eskoletan ere saiatzen dira hau prestatzen hezkuntza osoa eta integrala izan dadin. Ez dugu ezer galduko noizean behin saiatzen bagara horrelako tailerra antolatzen. Egin ondoren zein erabilgarria den ikusiko duzue eta, ziur aski, urtero prestatuko duzuela. Beno urtero baino hobeto egongo litzateke astero egitea, baina konformatu egingo gara saiakerarekin.

Anima zaitezte!!! Ikasturtean hasieran gaude eta oporretatik ekarri ditugun indarra eta energia gauza dibertigarrienetan eta hezigarrienetan sartu behar dira.

Errezetak errazak dira, umeentzako egindakoak, beraz ez duzue barkamenik!!!

2012-09-14

Jokoak SUPER3

Hainbat joko katalanieraz. Nahiz indibidualki, nahiz kolektiboki aritzeko arbela digitalean. Ondo aukeratu behar dira, adin desberdinarentzakoak direlako.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-13

Jokoak ABCYA

WEBgune hau bonba bat da. Zenbakiak, letrak, trebetasuna, eraikuntza... e.a. ume txikientzako jokoak aurkitu dituzue.

Ingelesez dago, baina merezi du.

Arbela digitalean jartzeko egokia izango da.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-12

Desberdinak bilatu VITAMINIX

Hiru marrazki hauetan 7 "akats" aurkitu behar dira.

Batzuetan arbela digitalean egin daiteke, beste batzuetan indibidualki ikusmena zorrotzeko eta teknika ikasteko.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-11

Inprimatzeko KIDSPARKZ

Hainbat fitxa eta marrazki inprimitzeko.

Ingelesez egon arren, primeran jakingo dugu nola aukeratu gaia edota nahi dugun kategoria.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-09

Joko dibertigarriak HUGO

Irudimena garatzeko jokoak dira.

Batzuk inprima daitezke.

Abestiak, eskulanak eta mila joko aurkituko ditugu Frantziako web honetan.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-08

Hiztegia FUNDACIÓN de la LENGUA ESPAÑOLA

Oinarrizko hiztegia da, gaztelaniaz.

Bideo batzuen bidez, umeek hitzak azaltzen dituzte eta guk asmatu behar.
Oso bideo dibertigarriak dira. Gainera ideia ona da eskolan gauza bera prestatzeko, ez da?
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-07

2012-09-06

Jokoak BABYTV

Nahiz eta ezaguna izan, dauden jokoak izugarriak dira: koloreak, mozorroak, soinuak, memoria jolasak, ezkutaketa...

Indibidualki edota Arbela digitalekin erabiltzeko aproposa.
Ingelesez, frantsesez, alemanez, portugeleraz...

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-05

Baloreak ikasten JCLIC

Material hau ezaguna da. Behintzat Erkidegoan.

Istoriatxo batzuen bidez, umeen sentimenduak azalaratzen ditu: gezurrak, beldurrak, aurreiritziak...
Materiala gaztelaniaz, euskaraz eta katalunieraz aurki daiteke.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-04

Ataria OSASUNKUME


Atari honetan jokoak, ipuinak, gurasoentzako, umeentzako eta irakasleentzako guneak daude.

Entretenigarria, benetan.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-03

CDak birziklatzea KATHY BARBRO

Askotan CDak txarto grabatuta daudela konturatzen gara edota marraztuta daudela. Zer egin dezakegu irabiltzen ez diren CDekin? Birziklatu, noski!!

Kathyren blogean aukera asko aurkituko dituzue. Adibidez: mandalak. Bloga ingelesez dago, baina Google itzultzailea oso ona da.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-09-02

Irakasleentzako letrak

Alai hasiko gara kurtso honetan eta gure gelak apaintzeko edota gurasoei mezuak bidaltzeko edota gutunak, antzerkiak, kartelak... egiteko, webgune honetan 15.000 letra baino gehiago aurkituko ditugu.

Aukeratutako letra jaitsi eta ordenagailuan instalatu.
Ez badakizue nola instalatzen den, hemen
duzue Microsoft lotura.

Sakatu irudian sartzeko.