Páginas

ADIMEN EMOZIONALA emozioen aurpegia

Emozioak lantzeko kortxoan jarri nuen aurpegi hau. 

Umeen altueran jarrita, noizean behin edo behar duenean, aldatzen zituzten elementuak momentu honetako emozioa adierazteko.



Sakatu irudiaren gainean

BELDUR-ASTEKO HIZTEGIA adimen bit-ak

Lantzen diren hitzak dira: eskeletoa, monstruoa, mamua, sorgina, momia, katu beltza, kalabaza, etxe sorgindua, armiarma sarea, armiarma, zombia, saguzarra, frankenstein, banpiroa, hontza, otsoa eta belea.


Aurkezpena jaisteko sakatu gainean

UDAZKENEKO FRUITUAK adimen bit-ak

Power Point aurkezpen honetako hitzak hauek dira: 

FRUITU LEHORRAK:  almendrak, hurrak, kakahueteak, gaztainak, intxaurrak, pistatxoak, ezkurrak. 

FRUITU MAMITSUAK: kalabaza, txirimoiak,  granadak, kakiak, kiwiak, mandarinak, sagarrak, menbrilloak, laranjak, madariak, bananak, arabisagarrak, mahatsak.


Aurkezpena jaisteko sakatu gainean

GAILETA MAILETA olerkia + abestia

Olerkia esan ahala, keinuak egiten dira. 

Behin ikasita, patiora joateko garaian eta gaileta banatu ondoren, denok batera esaten dute olerkia. 


Irudia jaisteko sakatu gainean

UDAZKENEKO HIZTEGIA adimen bit-ak

Power Point aurkezpena da hau. Gaiari dagokion hiztegia lantzeko oso erabilgarria da.

Aurkezpenaren barruko hitzak hauek dira: zuhaitza, hostoak, hodeiak, euria, euri tanttak, putzuak, haizea, hotz, gaztainak, intxaurrak, ezkurrak, hurrak, almendrak, urtxintxa, hontza, azeria, kirikinoa, kale-garbitzailea, erratza, udazkena.


Aurkezpena jaisteko sakatu gainean

KEZKAMUXELAK ipuina

Ibai kezkatuta bizi da. Gauetan amets gaiztoak izaten ditu eta ez daki zer egin. Amonak bere kezkak bukatzeko behar duena ematen dio.


Ipuina jaisteko sakatu irudiaren gainean

GELAKO ARAUAK 5 urte

Aurreko sarreretan esan dudan bezala gure eskolan elkarbizitza arauak garatzeko akordio batera ailegatu ginen: mailaka lantzea.

Hemen ditugu 4 urteetan ikasturtean zehar lantzen direnak.

(2 urtekoak)
*Agurtzen dugu.
*Ez dugu jotzen.
*Jostailuak jasotzen ditut.
*Putzuetan ez gara sartzen.

(3 urtekoak)
*Trena egiten dugu.
*Berokiak zintzilikatzen ditugu.
*Mukiak garbitzen ditut.
*Ez dugu ohiukatzen.

(4 urtekoak)
*Jostailuak denontzat dira.
*Besteek esaten dutena entzuten dugu.
*Gela ordenean dugu.
*Ondo esertzen naiz.


(5 urtekoak)
*Eskuak garbitzen ditut.

















Irudiak jaisteko sakatu gainean