2017-03-31

LETRAK errepide jolasa

Txartel hauekin grafomotrizitatea egin daiteke atzamarrez, kotxez, pintzelez, klarionez, errotuladorez...

Jolasteaz gain, ordenatzea edota norberak bere izenaren letrak aukeratzea egin daiteke.

Inprimatu, moztu eta plastifikatu, besterik ez da behar.
 






Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-03-29

BERDINTASUNA Zein da pinguino berdina? jolasa

Powerpoint aurkezpena da, baina ez oso arrunta, pertsonaiak mugitzen baitira. 

Orrialde bakoitzean pinguino handi bat eta hiru pinguino txiki agertzen dira. Umeek zein den pinguino txiki berdina aurkitu behar dute eta klikatu gainean. 

https://www.dropbox.com/s/nn1mgd7952eqexi/0030%20urtaroak.pps?dl=0

Jaisteko sakatu irudiaren gainean

2017-03-24

KOLORE GORRIA kartela eta ipuina

Kolore gorriko pailasoaren kartela eta ipuina daude. 

Ipuinaren letra mozten da eta kartelen atzean itsasten da plastifikatu baino lehenago. Gero ipuina klaseko liburutegian jarriko da umeek har dezaketela. 






2017-03-22

20. KORRIKA 2017

Dakigun bezala 1980an euskararen aldeko lasterketa hau hasi zen. Berehala 2 urtetan behin zabaldu zen korrika leku guztietatik, eta eskoletan, batez ere, indar izugarria hartu zuen. 

Aurtengo 20.KORRIKA 2017ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra egingo da. 

https://www.youtube.com/embed/rujechHlH6s

Bideo klipa ikusteko sakatu irudiaren gainean

IBILBIDEAREN MAPA 

IKASTETXEETAKO MATERIALA

BIDEOKLIPA LETREKIN

20. KORRIKAREN WEB ORRIA 

2017-03-20

Ipuinak kontatzeko olerkiak

Ipuinak kontatu baino lehen eta kontatu eta gero olerki hauek ikasten eta esaten ditugu.

IREKI BEGIAK

HALA BAZAN

Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-03-17

SOINUEN BEREIZKETA. Jolasak

Jolas honekin soinuak eta entzumen-bereizketa landuko ditugu.

Hiru modutako jolasak egin daitezke.

1. JOLASA: lehenengo irudiarenkin bakarrik egiten da. Irakasleak soinua egiten du eta umeek irudia aurkitu beharko dute eta plastikozko tapoi bat edo plastilina bolatxo bat jarriko dute dagokion irudiaren gainean.

2. JOLASA: erakutsi kartela eta umeek bere soinua egin beharko dute. Talde handian edota banaka. Horretarako irudien atzean dagokien soinua itsatsi behar da.

3. JOLASA: umeek baldin badakite irakurtzen txartelak, irudiak eta soinuak, sakabanatuko dira lurretik eta bikote zuzenak egin beharko dituzte.
 




















Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-03-15

URTAROAK aurkezpena

Powerpoint honetan urtaro bakoitzari buruzko olerki txikia eta irudia agertzen dira.
 
https://www.dropbox.com/s/nn1mgd7952eqexi/0030%20urtaroak.pps?dl=1

Jaisteko sakatu irudian

2017-03-13

AGUR, AGUR abestia


Irudia jaisteko sakatu gainean

Abestiaren melodia Edurne Zuriaren ipuineko ipotxen abestia da (Hi Ho)

2017-03-10

URTEBETETZEAK banderinak + letren kartelak

Urtebetetzeetan ikasgela apaintzeko baditugu banderinak eta kartelak letrekin.

https://www.dropbox.com/s/cvdr32waqcbpopv/0028%20zorionak%20banderin.rar?dl=1

Jaisteko banderinak sakatu irudian. 

Jaisteko letren kartelak sakatu HEMEN.

2017-03-08

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2017

KONPLIZE DITUT ETA MAITE DITUT DENAK!!!!! 

NIRE LANKIDEEI, NIRE LAGUNEI, NIRE FAMILIAKOEI, EMAKUME GUZTIEI... 
 
ZUEN MUNDUA DA HAU, ZUEN ONDOAN ZERUAN GAUDE

ZUEK ZARETE LURREKO HAZIAK, LURREKO ESPATAK ETA LURREKO INDARRA. 

 ZORIONAK