Páginas

2018-04-30

MOTRIZITATE FINA LANDUZ udaberriko irudiak

12 irudi jolasteko modu desberdinetan: 

  • Gomets borobilak jarri barneko zirkuluetan, kolore bat edo kolore batzuk erabiliz. 
  • Irudi bakoitzean kolore bateko gometsak jarri. 
  • Errotuladore batekin marka zehatzak jarri zirkuluen erdialdean.
  • Arkatzez edo errotuladorez zirkuluen barruan zenbakiak idatzi jakiteko zenbat zirkulu dauden.
  • Margotu zirkuluak kolore desberdinekin, bai errotuladorez, bai argizariz.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-29

PRAXIEN DADOAK jolasa

Ezpainak eta mingaina ondo mugitzea da fonema artikulatzeko lehenengo pausoa.

Beti 3 urteko klasean ahoa mugitzen lan egin dugu ahozkatzeko problemarik ez izateko. Egia da ipuin batekin hasten garela (beste post-ean jarriko dut), baina kurtso pasatu ahala ariketa desberdinak egiten ditugu eta dadoena dibertigarria da umeentzat.

Gero 4 eta 5 urtekoekin berreskuratzen ditut dadoak.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-27

EUSKERA LANTZEKO IPUINAK. Julen komunean bustita (4 urte)

Ipuin funtzional hauetan ikastetxeetan aurkitzen ditugun egoera arruntak agertuko dira.

Ipuina esaldiz esaldi ikasi ondoren, umeek antzerkia egingo dute.

Julen komunean bustita





Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-25

HERRIA ETA HIRIA jolasa

Herria eta hiria desberdinak dira. 

Jolas honetan karteletan jarri behar dira moztutako elementuak.

Elementu guztiak moztuko eta nahaztuko ditugu, horrela umeek ahaleginak egin behar dituzte elementu bakoitza bere lekuan kokatzeko.





Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-23

NEURRIAK BEHATZEN matematika jolasa

Jolasean neurriak hartuko ditugu. Hemen animalia polarrak daude neurri markatzailearen ondoan.

Txartelak inprimatuko, moztuko eta plastifikatuko ditugu eta umeek, taldeka, behaketa egingo dute.

Eztabaidatu ondoren fitxa beteko dute.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-22

EUSKERA LANTZEKO IPUINAK. Udaberria (3 urte)

Euskararen egiturak finkatzeko ipuin funtzionalak ikasten dituzte umeek. Esaldiak ikasi ondoren antzerkia egingo dute taldeka.

Udaberria





Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-20

ZENBAKIAK AURKITU fitxak

Zenbakiak ondo desberdintzeko fitxak dira hauek. 1 zenbakitik 10 zenbakiraino. Umeek dagokion zenbakia aurkitzean kolorez margotuko dute.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-18

MOZKETAREN TREBETASUNA LANTZEN gorputz atalak

Panpin hauek mozteko prest daude. Gorputz atalak bere lekuan jarri behar dira gero koloredun kartulina batean.

Ume txikiei laguntza eman behar diegu marratik mozteko, baina ume handiek badakite ondo mozten haiek bakarrik.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-16

ABC APARKALEKUA jolasa

Kotxeak bere aparkalekuetan jarri behar dira. Horrela alfabetoa ikasiko dugu.

Taldeka edota banaka jolas daiteke, eta lengoaia txokoan jartzeko aproposa da.



Jolasa jaisteko sakatu irudiaren gainean

2018-04-15

ANIMALIA ZENBAKIAK fitxak

Zenbakiak birpasatzeko fitxak. Margotu eta idatzi beheko hitzak.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-13

EUSKERA LANTZEKO IPUINAK. Ezin dut botoia lotu! (3 urte)

Euskararen egiturak finkatzeko ipuin funtzionalak ikasten dituzte umeek. Esaldiak ikasi ondoren antzerkia egingo dute taldeka.

Ezin dut botoia lotu!





Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-04-11

UMEENTZAKO OHITURA OSASUNGARRIAK kartela

Benetan umeek ohitura batzuk barneratzea inportantzia handia duela iruditzen zait.

Kartel adierazgarri honetan ohitura garratzitsuenak agertzen dira. Hortaz, ikasgelan edota etxean beti begi bistan egon daiteke.


Irudia jaisteko sakatu gainean