Páginas

2019-01-29

NEGUKO MEMORY I

Inprimatu, moztu eta plastifikatu. Memory honekin arratsaldeko patioko geroko aldia aprobetxatxen dugu ikus-oroimena garatzeko.

Hainbat gustatzen zaienez, memory pila ditugula klasean.

Gomendio bat: kartulinez inprimatu buelta ematean marrazkiak ez ikusteko (umeak oso trebeak dira, jajajaja).


Irudia jaisteko sakatu gainean

2019-01-25

PINGUREN NEGUKO BIDEOAK II

*** Pingu eta elur-bolatxoen gerla***



*** Pinguk iglooa eraikitzen du***



***Elur-jausia***


2019-01-24

NEGUKO DIORAMA. eskulanak

Kartoi kutxa erabiliz, neguko paisaia egin daiteke umeek nahi duten moduan.

Elementu finkoak egongo dira: elurra, zuhaitzak eta irudimena.

Behean duzue planoa kartoian jartzeko eta mozteko.





Irudia jaisteko sakatu gainean

2019-01-22

LEIHOKO APAINKETA. negua

<
Moztutako siluetan zetazko papertxoak jarri zituzten umeek eta gero zuzenean leihoetara.

Aironfix gardena deserosoa da dena itsasten delako, baina kontu pixka bat izaten oso erabilgarria da horrelako apainketak egiteko.




2019-01-18

NEGUKO ELUR-PANPINA. eskulanak

Eskulan hau oso erraza izan zen. 

Plastilina zuria, makila laranjak, paliloak bi bolatxoak mantentzeko, begi bihurriak, ur botilaren tapoiak, pipa garbitzaile laranjak, edagarrien pajitak, VHS bideo zinta zaharra eta lepokoen aleak. 
Gehitu pazientzia eta gogoak eta... Voilà!!!! 


Irudia hobeto ikusteko sakatu gainean

2019-01-15

IZENA LANTZEN NEGUAN. izenak

Neguko gaia aprobetxatuz, izena landu genuen.

Zirkulu bakoitzean letra bat jarrita, haien artean itsatsi eta, inportanteena, konparatuz.

Konparazioa izan zen, benetan, arrakasta lortu zuen ekintza.

Letraz ohartu, letrak idatzi, letraz letra izena bete eta barregaria, elur-panpinarekin eskuan hegaz egiten... klasetik mugitu.

Geroago atean kokatu genituen.

2019-01-13

IKASGELA APAINTZEN. NEGUKO ATEA

Gure ikasgela une bizia da. Apaintzea merezi du, horregatik neguko gaia hasi ginenean atea apaindu genuen modu horretan.

Umeek, pinguinoak kartulinez egin eta gero, jarri nuen paperezko oinarrian kokatu zuten.

Moztu, itsatsi eta konpondu izan zen haien lana, nirea... gozatzea.


2019-01-10

BAKEAREN EGUNA PRESTATZEN

Bakearen eguna ospatzeko horma-irudi hau egin genuen. 

Sinplea, erraza eta oso adierazgarria.

Inportanteena... DENON ARTEAN EGITEA.



BESTE BALIABIDEAK:



2019-01-08

URTAROAK. jolasa

Neguan peto-petoan gaude sartuta. Urtaroak desberdinak direla nabaritu dute umeek.

Zer-nolako desberdintasunak dituzten urtaroak momentu aproposa da.

Inprimatu kartulinez, moztu txartelak, plastifikatu eta jolastera.

Batzarrean urtaroak birpasatzea komenigarria da jolasa aurkeztu baina lehen, noski, beti bezala.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-01-03

OPARIAK BILTZEN. MOTRIZITATE FINA GARATUZ

Ziur aski Olentzerok oparitu dizkie gauzak paper poli batekin lotuta zeuden.

Orain da haurren txanda.

Motrizitate fina garatzeko ezin da hobea.

Paper batzuk, cello zinta eta kutxa hutsak, ez dugu besterik behar. 

Eskolan edozein piezarekin edo materialarekin egin daiteke froga.