Páginas

2019-03-29

2019-03-28

LETRA SCRIPT-EN BINGOA jolasa

Script letrak ondo finkatzeko ezinbestekoa da bingora jolastea.

Hemen uzten ditut txartelak jolasteko.




Txartelak jaisteko sakatu gainean

2019-03-19

3 ZENBAKI MOTA. jolasa

Kopuruak mota desberdinetan adierazten dira. 

Jolas honetan 3 kopuru mota erabiliko ditugu: hatzak, puntuak eta zenbakiak.

Umeek bildu behar dituzte hirurak karteltxo batean.

Zenbaki guztiak jaisteko sakatu alboko irudian, koloretako oinarriak jaisteko sakatu bakoitzaren gainean.

Plastifikatu, txartelak moztu eta matematikako txokoan primeran egongo dira.





Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-03-14

ETXEKO GELAK ETA ELEMENTUAK ELKARTUZ jolasa

Etxeko geletako elementuak bere lekuan jarri behar dira.

ARASAAC marrazki hauekin umeek desberdinduko dituzte logela, egongela, bainugela eta sukaldea, eta, noski, hauetan dagoen eguneroko tresneria.

Jolasa oso aproposa da etxeko gaia lantzen dugunerako.

Jolasa egin dezakegu banaka edo guztion artean.

Jolasa jaisteko sakatu irudiaren gainean

2019-03-12

MULTZOEKIN JOLASTUZ bloke logikoak

Zinta itsaskorrarekin irudi geometrikoak lurrean eginda, bloke logikoak behar den lekuan kokatuko ditugu, eta multzoen teoria ikasten hasiko gara.

Aurrerakoan taulak eta ezaugarriak etorriko dira, baina orain, eta lehen pauso moduan, honekin konformatu behar.


2019-03-08

MOZKETA IKASTEN ETA TREBATZEN eskulanak

Izugarri politak geratuko zaizkigu irudi hauek moztu ondoren.

Lehenengo pausoa margotu, gero moztu eta azkenean kizkurtu guraizez.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-03-07

HORRELAKOA NAIZ koadernotxoak

Irakasleok eta gurasoek Haur Hezkuntzako umeak nolakoak diren soberan dakigu, baina noizean behin gogoraraztea komeni zaigu.

Agian iraileko gauza delakoan zaudete, baina, nire ustez, gurosoei pasa beharko dizkiegu horrelako koaderniloak erdi kurtsoan ere, badaezpada.

Dena den, ez baduzue orain banatu, gorde eta kurtso hasieran...

Noski, hauek eskola batekoak dira, gureak moldatu behar ditugu, baina oinarriz hartuta...

2 URTEKOA

3 URTEKOA

4 URTEKOA

5 URTEKOA

2019-03-05

URTAROKO ESKULANAK

Urtaro guztiak ikusteko aldi berean ez dago hoberik.

Eskulan hauek haziekin,  tutuekin eta kotoiarekin egiten dira.

Errazak eta oso adierazgarriak.

Irudiak hobeto ikusteko sakatu gainean

2019-03-01

URTAROKO DESBERDINTASUNAK jolasa

Inprimatu, moztu, eta segun eta non egon behar den, txartelak kokatu behar dira dagokien lekuan.

Jolas hau indibidualki edota kolektiboki egin dezakegu.

Batzarrean, adibidez, jarduera asko egiten ditzakegu (komentatu, galdetu, non kokatu...).


Irudiak jaisteko sakatu gainean