Páginas

2019-04-30

LOREDUN ALFABETOAREN TXARTELAK jolasa

Inprimatu, moztu, plastifikatu eta jolastera!!!!!

Udaberriko abezedario honekin izugarrizko usainez ikasiko ditugu letrak.






Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-04-25

NON BIZI DIRA ANIMALIAK? jolasa

Animalien etxeak? Non bizi dira?

Jolas honekin ikasiko dugu berehala.

Jolasteko taldeka, binaka edo banaka.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-04-18

2019-04-16

ZERBITZUEN LAGUNEN PANPINAK eskulanak

Tutuekin egindako panpinak dira.

Dohan dugu polizia, baina besteak... errazak dira egiteko zuzen-zuzen.

Medikua, sukaldaria, suhiltzailea, langilea, polizia... laguntzaileak dira guztiontzat.



Txantiloia jaisteko sakatu gainean

2019-04-12

PUTZ EGITEKO ARIKETAK jolasak

Putz egiteko jolas batzuk dira hauek.

Batzuetan lumekin, bestetan paperezko bola handiak edo txikiak, batzuetan ahoz, bestetan lastotxoz lagunduta.

Eskolako logopedak ariketa eskertuko luke.





Txantiloiak jaisteko sakatu gainean

2019-04-11

KOLOREAK jolasa

Koloreak ikasi ondoren jolas asko egin daitezke. 

Hemen dugu bat. Txartelak mozten dira, klaseko txokoetatik ezkutatzen dira eta, behin taldeak eginda... bilatzera!!!

Txartel bat aurkitzen dutenean umeek bere koloredun folioaren gainean utziko dute.

Kolore berdinetako 6 piezak bere folioaren gainean daudenean taldeak irabaziko du.

Jolasteko beste modu batean izan daiteke kartetan. Txartelak sakabanatu, eta gero, kolore familiako bat eskatzen, 6 piezak lortu behar dira.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-04-05

PAZKOAKO ARRAUTZAK marrazkiak

Politak geratu dira.

Orain umeen txanda da eta... ikasgela Pazkorako guztiz prest egongo da.






Irudiak jaisteko sakatu gainean