Páginas

2019-09-30

UDAZKENEKO JOLASA (esku-trebetasuna)

Udazkena etorri da eta txikientzako jolasa prestatu dut. 

Plastifikatuz gero, gometsak edo hatz-pintura erabil ditzakete umeek puntutxoak estaltzeko. Modu honetan arreta eta esku-trebetasuna lantzen ditugu eta, gainera, oso dibertigarria da. 

Batez ere 3 urteko geletan erabiltzea da zuzena.









Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-09-27

LANAK LEHORTZEKO TRUKOA

Batzuetan lanak egin eta gero lehortu behar dira margotuta daudelako edo kola zuri gehiegi jarri dugulako.

Umeen argazkiak handituta, kamiseta modukoa jarrita eta beso pintzadun horrekin lanak mantentzea lehortu arte gustatu zitzaidan eta... hemen duzue.

Grazia handia ematen die eta batzuetan jolasten dute pertsonak aldatuz.

Beheko argazkian ikusten duzuenez, besoak eta pintzak silikonaz itsasten dira.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-09-25

2019-09-20

2019-2020ko EGUTEGIA

Egin dudan egutegia da hau. Kurtso osoa dago, eta handitan edota txikitan erabil daiteke.

Inprimaki handia egiten baduzue, gero errotuladore batekin egunero markatuko dute aurreko eguna.













Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-09-19

10 ORDUTEGI (toy story)

Hemen daude kurtso honetan egin ditudan hamar ordutegi.

Zuen gustukoak izango direla espero dut.











Irudiak jaisteko sakatu gainean