Páginas

2020-01-31

2020-01-29

LASAITASUNAREN ONTZIAK tutoretza

Lasaitasunaren flaskoa Montessori metodoaren hezkuntza teknikarik ezagunenetako bat da. 

Inplementatzeko erraza da, eta epe laburrean aldeko emaitzak eskaintzen ditu. Haurrei emozioak kudeatzen irakasteko balio dute, antsietate eta/edo haserre-egoerak murrizten laguntzeko eta kontzentrazioa eta arreta selektiboa sustatzeko. 

Funtsean, purginaz, dentsitate desberdineko olioz, elementu txikiz eta ikusgarriz, gehi kola gardenaz eta urez osatuta dagoen oinarriz ontzia da.

Ikasgelako txoko batean egongo dira umeek behar dutenean hartzeko.

Nola egiten diren bideo batez ikusteko sakatu HEMEN.

Egiteko sakatu irudiaren gainean

2020-01-24

ITZULTZAILE NEURONALA baliabideak

Kultura eta Hizkuntza Politiko Sailaren web orri barruan ITZULTZAILE NEURONALA aurki deza-kegu.

Euskararen tresna pare-gabea da, niretzat behintzat, batzuetan eus-karari buruzko zalantza-ren bat ditut eta.

Benetan da ona eta gainera app formatoan ere badago. 


Ikusteko sakatu irudiaren gainean

2020-01-22

FITXAK LANTZEKO ZORRO EKOLOGIKOAK ikasgelako materiala

Askotan ume desberdinak erabiltzeko fitxak egiten ditugu.

Inprimatu eta gero, plastifikatzen ditugu eta errotuladoreekin fitxa egiten dute.

Baina honekin plastiko asko erabiltzen denez, funda hauek aurkitu ditut eta asmakizun paregabea iruditu zait.

Ikusten dugunez, barruan sartzen da fitxa eta ikasleak idazten du gainetik, gero trapu batekin garbitzen da eta... beste ume baten txanda dator.

Ekologikoak dira, dudarik gabe, eta batzuek belkrodunak dira errotuladoreak ez galtzeko.

Ikusi nahi badituzue prezioa eta nola lortu... irudiak linkadunak dira.


Irudien gainean sakatu

2020-01-20

2020-01-15

YETI KONTU-KONTARI marrazki bizidunak

Ninak eta Leonek, bi sagutxuek, zorte handia dute! Egunero Yetik liburu berria irakurtzen die. Yeti peluxe erraldoia eta liburu-denda lokaleko maskota bat da. Denda itxita dagoenean, bizitzara itzultzen da bere lagunekin elkartzeko.

Hau da marrazki bizidun hauen istoria.

Bideoak ikusteko prest daude.

Umeen gustokoak dira eta agertzen diren ipuinak nire gustokoak, hortaz...



Ikusteko sakatu irudiaren gainean

2020-01-13

IPUINA ZER DA BAKEA? ipuina

Ipuin hau aspalditik neukan nire biltegian eta orain euskeraz egokitu dut Bakearen Egunaren izan aurretik kontatzeko.

Nire proposamena da: egunero 2 orri irakurri eta komentatu umeekin batzarrean. Gero orriak boluntarioak diren umeek margotu. Bukatzean birpasatu ipuin osoa eta etxera eraman eta kontatu.

Ipuina jaisteko sakatu irudiaren gainean

2020-01-12

EGUTEGIA ZURIZ (ipuin marrazkiak)

Hau da partekatzen dudan azken egutegia.

Gehien gustatzen zaiena da.

Hilabetea hastean konta dezakegu dagokion ipuina eta batzarrean komentatu.

Ez ipuina kontatzea bakarrik, baita jarduerak, eskulanak, marrazkiak, panpinak eta bururatzen zaigun guztia egitea ere.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-01-10

EGUTEGIA ZURIZ (makil panpinen marrazkiak)

Egutegi honek ere marrazki atseginak ditu eta umeen gustokoa da.












Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-01-09

EGUTEGIA ZURIZ (itsas marrazkiak)

Mahaian jartzeko edo hormetan baina beste formato batekin.

Koadernatzen badugu primeran geratuko da.












Irudiak jaisteko sakatu gainean