Páginas

2020-02-26

ITZALAK LOTZEN jolasa

Neguko jolas hau egin dut ikusmen-bereizketa lantzeko.

Umeek irudiaren txartela lotu behar dute bere itzal txartelarekin.

Jolas desberdinak egin daitezke, banakakoa edo taldekoa izanez.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-02-21

PANEL SENTSORIALA ukimena

Ukimenaren bidez sentsazioak garatzea oso garrantzitsua da Haur Hezkuntzan; horregatik, horrelako panelak oso interesgarriak dira ikasgelan edo etxean edukitzeko.

Orain denbora atera eta oso elementu basikoekin egin dezakegu irudiaren antzekoa.

2020-02-19

FONEMAK EUSKARAZ logopedia

Keinuen eta ikusizko euskarrien bidez, komunikazioa hobetu nahi da, ikus-kanala estimulatuz, argazkiak, keinuak, marrazkiak eta abar erabiliz... 

Laguntza bisualen bidez, gure haurrak ahalik eta modu autonomoenean komunikatu eta bizi daitezen lortu nahi da.

Laguntza keinu hauek bideo lagungarriak dituzte.

Keinuak ikusteko sakatu irudiaren gainean

2020-02-17

2020-02-10

MOZORROEN JOLASA irakur-idazketa


Inauteriak hurbil daudenez, jolas bat asmatu dut. Interesgarria iruditu zait irakurketa lantzeko.

Txartel bakoitzaren azpiko koadroan belkro zati bat itsatsi behar da. Erretilu batean mozorroak egongo dira eta beste batean izenen kartelak. Haurrek dagokien lekuan jarri behar dute izena jolasa bukatu arte.
Batzarrean edota txokoetan egin daiteke jolasa.



Jolasa jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean