Forma desberdinetako lerro-txantiloi horiek motrizitate fina egiteko balio digute, baita elementu desberdinetako serieak egiteko ere, hala nola ponpoiak, botoiak, plastilinazko bolatxoak, koloretako harritxoak, makilatxoak, lego-piezak edo bururatzen zaigun beste edozer.
Páginas
▼
2024-04-30
2024-04-25
2024-04-23
2024-04-22
IKAS-EGOERAK HAUR HEZKUNTZAN ereduak
Hemen uzten dizkizuet ikas-egoerak ahalbidetzen dituzten espazio, material eta esku-hartzeen eredu desberdinak.
2024-04-18
GARDETASUN-JOKOA SOINUAREKIN (1go zikloa) eskulanak
Eskulan hau zoragarria da soinuak txikienekin lantzeko.
Egiteko erraza da eta atentzioa ematen die.
Apalategian bilatzen dute beti.
MATERIALAK
- Azetato laminak edo plastikozko zorroak, gardenak edota koloredunak
- Kola zuria
- Arropako pintzak
- Pasta koloreztatua, arroz koloreztatua, harritxoak, lepokoetako piezak...
Hobeto ulertzeko, argazkiak jarri eta azaldu egingo ditut.
Azkenean sandwich bezalakoa da: pintzak, azetato, pintzak, piezatxoak, azetato, pintzak.
Azetatoek kolore desberdinak badituzte, politago geratuko dira.
2024-04-17
MOTRIZITATEA BASERRIAN (8 txarteltxo) (inprimagarria)
Motrizitate-ariketa horietan, haurrek txarteltxoek adierazten dietena egin behar dute.
Txartelak ahoz behera jartzen dira, eta bat hartu eta irakurtzen denean, denek egin behar dute txartelak dioena.
Oso mugimendu jolas dibertigarria da, ikasgelan etenaldi aktiboak egiteko oso ondo datorkiguna.
2024-04-15
2024-04-11
DOÑA KARMEN IPUNA (baserriko animaliak) (ipuina+ jarduerak) (inprimagarria)
Ipuin hau oso ezaguna da, baserriko animaliak eta haien ahotsak lantzeko erabil daiteke edota Liburuaren Eguna ospatzeko.
Sarrera honetan ipuinaren aurkezpena, inprimatzeko ipuina, ipuina piktogramekin, bideo bat, serie-fitxa bat, irakurketa-idazketa fitxa bat, hatz-txotxongiloak eta koroak uzten dizkizuet, ipuina antzerki txiki bat eginez kontatzeko edo antzezteko.
2024-04-09
ANIMALIEN AHOTSAK jolasa (inprimagarria)
Jolasa animalien fitxa bakoitzean dagokien ahotsa duen karteltxoa jartzean datza.
Jolastu aurretik batzarrean animalien ahotsak lantzea interesgarria iruditzen zait.