Páginas

SEGI PATROIA

Ariketa hauetan patroiari jarraitu behar zaio zirkuluen koloreak eta gurutzatzen dituzten lerroen posizioa kontuan hartuta. 

Ez da ariketa zaila, baina arreta handia jarri behar da ez nahasteko.







BELDUR-ASTEKO DADO JOLASA

Fitxa hauek koloreztatzeko dadoak behar ditugu.

Taldean jolasten da, txandakatuz.

Dadoa bota ondoren margotu behar da dagokion zatia irudia bukatu arte.

Dibertigarria da, benetan!!!

BELDUR-ASTEAN LETREN JOLASA

Hemen txartel batzuk ditugu beldur-asteko hiztegia lantzeko. 

Haurren adinaren arabera, txartel batzuk edo beste batzuk erabiliko ditugu.

Jolasteko moduak:
1- Letra guztiak. Inprimategiko edo zurezko jokoetako letra karratuak beharko ditugu (argazkikoak).
Pieza aukeratu eta letraren gainean jartzen dute hitza osatu arte.

2- Kontsonanteak bakarrik. Falta diren bokalekin zurezko piezak jar ditzakete, edo gainean idatzi eta gero ezabatu.

3- Letrarik ez. Hitza laukitxoetan idatz dezakete, edo inprentako piezekin osa dezakete hitza.

Behean Scrabbleko letrak ere utziko dizkizuet, ikastolan zurezko inprentarik ez baduzue ere.











PDFa jaitsi

BELDUR-ASTEKO MAHAI-ZAPIAK

Atzo galletak egin genituen, gaur mahai-zapiak egingo ditugu mahaia ez zikintzeko.

Lehen mahai-zapi bakoitzean dagoen hitza edo gure izena idatzi behar da.

Plastifikatu ondoren erabiliko ditugu egindako galletekin.

Horrela Beldur-asteko hiztegia ikasiko dugu. 9 mahai-zapi daude.

A zer askaria!!!!!

Mahai-zapi hauek beste erabilera dute.  Arte txokoan plastilina edota pintzelez margoak erabiltzean mahiaren gainean jarriko ditugu.