Páginas
▼
2024-11-20
2024-11-18
HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA PRESTATZEN (azaroak, 20)
Azaroaren 20a Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko nazioarteko eguna da.
Munduko haur eta nerabe guztiek, helduek dituzten giza eskubide orokor berberak izateaz gain, beren premia bereziak onartzen dituzten eskubide espezifikoak dituzte.
Horrela, ezinbestekoa da ulertzea haurren eta nerabeen eskubideek haien ongizate fisikoa eta emozionala bermatzeaz gain, haien garapen integrala, babesa eta gizartean parte hartzea sustatuko duen ingurunean hazteko aukera ematea ere bilatzen dutela.
HAUR GUZTIEK DUTE:
- Jolastu eta ondo pasatzeko eskubidea.
- Ikasteko eta hezkuntza duina jasotzeko eskubidea.
- Komunikatu eta heuren iritzia emateko eskubidea.
- Osasunerako eta osasun arreta egokia jasotzeko eskubidea.
- Familian bizitzeko eskubidea.
- Baztertua EZ izateko eskubidea.
- Ongizate eta garapen integral osasuntsua izateko eskubidea.
- ...
Hemen duzue: HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIOARTEKO KONBENTZIOA.
2024-11-09
ARGI-MAHAIAN BASOKO ANIMALIAK EGITEN
Argi-mahaia instrumentu ezinhobea da sormena lantzeko, baina arrazonamendua egiteko ere.
Udazkenean basoak desberdinak agertzen zaizkigu eta animaliak benetan politak dira. Horregatik pieza hauek oso baliabide ona iruditu zaizkit.
2024-11-06
Udazkeneko koloreak (jarduera libre)
Urtaro honetan, zuhaitzek, basoek, kaleek eta parkeek kolore bereziak dituzte eta gozatu egiten gaituzte.
Jarduera honetan haurrek udazkeneko koloreen antzekoenak aukeratu eta urtaroko kartel hau margotu behar dute.
2024-11-04
2024-10-29
SEGI PATROIA
Ariketa hauetan patroiari jarraitu behar zaio zirkuluen koloreak eta gurutzatzen dituzten lerroen posizioa kontuan hartuta.
Ez da ariketa zaila, baina arreta handia jarri behar da ez nahasteko.