Páginas

2025-04-29

BATUKETAK EGITEN GILTZEKIN

Gaur batuketak egingo ditugu.

Jarduera honetan giltza bakoitza dagokion giltzarrapoan jarri behar dugu.

Batuketekin oraindik berde samar badaude, makilatxoak edo bolatxoak erabil ditzakete laguntza moduan. 

Batuketa gehiago egin nahi badituzue eredu zuritan utzi dizuet.





2025-04-15

ANIMALIEN HABITATA jolasa (etxeko animaliak eta basatiak) (16 fitxa)

Zein da animalia hauen habitata?

Non bizi dira?

Habitat bat organismo komunitate bat bizi den leku fisikoa da. Hau da, animaliak, onddoak, landareak edo mikroorganismoak bizi diren leku finkoa.

Gure ariketan bakarrik oso animalia ezagunak eta bi habitat desberdin jarri ditut (basoa eta baserria), etxeko animaliak eta animalia basatiak desberdintzeko.

Jolastu baino lehen batzarrean horretaz hitz egitea kominigarria da.

2025-04-08

ORRI-MARKATZAILEAK

Liburuaren Eguna hurbil dago.

Haurren ipuinak ez dira oso luzeak izaten, eta egun batean irakurtzen dira, baina, batzuetan, bilduma liburu bateko ipuin bat kontatzen diegu, eta onena da ikastea orri-markatzaileak irakurketari uzteko daudela, eta uzten dugun leku berean berriz hartzeko. 

Gainera opari polita da familikoentzat eta hauek xarmangarriak dira.



2025-04-03

IGEL EULI-HARRAPARIA jolasa

Hau oso jolas dibertigarria da. 

Poltsa batetik zenbaki bat atera eta igelaren mihian zenbakiak dioen adina euli jarri behar dugu.

Binaka egin daiteke; horrela, batek zenbakia ateratzen du, beste batek euliak jartzen ditu eta lehenengoak berriro kontatzen ditu, igelak jan behar duena jaten duela berresteko.

Paperean inprimatzea gomendatzen dizuet, eta gero kartoi edo kartoi mehe lodian itsastea. Eulien atzean belkro-zirkuluak jarriko ditugu eta igelaren mihian 10 zirkulu jarriko ditugu belkroaren beste aldearekin.






2025-04-01

NOR DAGO ATZEAN? (10 fitxa)

Fitxa hauetan, hosto atzean, intsektu batzuk ezkutatu dira. 

Ondo erreparatu eta bat aukeratu behar da pintza bertan jartzeko. 

Jarduera horrek arreta eta trebetasun handia behar ditu, guztiek berdinak diruditelako.