Páginas

2025-12-27

IKASTOLAKO BATZARREAN JARTZEKO 2026ko 2 EGUTEGI HUTSIK


Askotan, zenbakiak hileko egunekin lantzen ditugu. Egutegi hauek prest daude haurrek errotulagailu batekin idatz dezaten hileko eguneko zifra. Horrela, zenbakien grafiak ikasteaz gain, seriazioa, asteko egunak, lanegunak edo jaiegunak eta denboraren igarotzea ere ikasten dituzte, hilabetearen erreferentziarekin.

Bi motatakoak egin ditut.

LEHENA irudi politekin. Hemen duzue.




BIGARRENA, irudirik gabekoa da. Baina, nahi badugu, azal bat jar daiteke urte osoan erabiltzeko edo hilero aldatzeko. Irudiekin ikusgarriagoa geratzen da.

Hemen uzten dizkizuet biak:

AZAL GABEKOA



AZALEKIN





Bost azal desberdinak egin ditut, baina, zure gustokoa baldin bada, irudi, argazki edo umeen marrazki bat jar daiteke egutegian. Nik aurten loreak hartu ditut gaiz.

Hemen daude egin ditudan 5 azalak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario