2017-06-30

OPORRAK 2017


https://www.google.es/search?hl=es&authuser=0&site=imghp&tbm=isch&source=hp&biw=1360&bih=633&q=islands+photography&oq=islands+photo&gs_l=img.3.1.0i19k1l2j0i5i30i19k1l8.2344.9961.0.13555.16.15.1.0.0.0.117.1292.11j3.14.0....0...1.1.64.img..1.15.1292.0..0j0i10k1j0i30k1.Q6jwJ4N5Wr4

Gozatzeko irudiaren gainean sakatu

IRAILA URRUN DAGO ETA... BERRIRO ELKAR IKUSIKO DUGU. 

ONDO PASA!!!!!!

2017-06-28

NATURAZ GOZATZEKO ESKULIBURUA ipuina

Umeak oporretan daude, baina "zerbait" egin beharko dute, adibidez... Naturaz gozatu!!! 

Hamaika gauza daude naturan ikusteko eta egiteko, hiriko parkean nahiz basoaren erdian. 

Liburu honetan hainbat ideia aurkituko dituzte kanpora irten eta naturaz gozatzeko, edozein ingurunetan daudela eta edozein eguraldi egiten duela. 

http://www.ttarttalo.eus/eu/haurrak/liburu_fitxa/naturaz-gozatzeko-eskuliburua/james-alice-/-bone-emily-/-may-smith-briony-il./978-84-9843-695-2

Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-06-26

BERDINTASUNA ipuinak

http://www.ttarttalo.eus/eu/haurrak/liburu_fitxa/familia-giroan/boutignon-beatrice/978-84-9843-519-1
Jolas-liburu honetako animaliak familiatan bilduta daude: antzekoak dira, baina, aldi berean, desberdinak. 

Irakurleari dagokio deskribapenen arabera familiak bereiztea. Familia eredu asko daude: familia gurasobakarrak, tribuak, familia homoparentalak eta familia berregituratuak. 

Liburu hunkigarria eta samurra, ongi pasatzeko, baina baita gure arteko desberdintasunetatik ikasteko ere. 

*****************************

http://www.katalogoa.eus/produktuak/liburuak/animali-guztiak-ez-dira-urdinak
Igarabak bainujantzian, asto lotsatiak, saguak euripean, jirafa dotoreak… 

Liburu zoragarri honetako animaliak familiaka bildu ditugu; antzekoak dira guztiak, baina ezberdinak ere bai. – Zerk bereizten ditu? – Formak? Jarrerak? Apaingarriren batek? Koloreak? 

Animalia guztiak ez dira urdinak liburua jolas egiteko nahiz irakurtzeko liburua da, eta behatzeko, barre egiteko, hitz egiteko eta ikasteko gonbita egiten dizue. 
Liburu bizia eta poetikoa, bikaina hazten laguntzeko. 

Sakatu irudietan

2017-06-23

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA ipuina

Ikasturtea bukatuta dago. 

Aste honetan edo hurrengoan umeak etxera joango dira deskantsatzera, eta, ez ahaztu, irakasleok ere. 

30ean jarriko dut azken sarrera, hilabetea ondo bukatzeko. Gero irailean berriro "brasa" ematen egongo naiz zuekin. 

https://player.vimeo.com/video/25198828

Bideoa ikusteko sakatu gainean


2017-06-21

FRUTAK memory jolasa

Argazki hauekin fruten memory jolasa egin daiteke edota loto jolasa. 

Inprimatu 2 aldiz argazkia, itsatsi kartulina batean, moztu eta gero plastifikatu fitxak (moztu baino lehen plastifikatuz gero ertzeak apurtzen dira berehala). 


Irudia jaisteko sakatu gainean

2017-06-19

ZENBAKIAK palote jolasa

5 urteko umeek froga egin dezakete jolas honekin ea zenbakiak kontrolatzen dituzten jakiteko.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-06-16

HIZTEGI APP

https://itunes.apple.com/us/app/hiztegiapp/id107927432
Hemen dugu hiztegi APP hau. Erabilgarria eta dohan ematen dute.

HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu.

Irudiaren gainean sakatu

2017-06-14

ZENBAKIAK sandia jolasa

Pintza batzuekin zenbakien jolas hau egin dezakegu, betiko prozedura jarraituz (inprimatu, moztu eta plastifikatu). 




Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-06-12

UDA ezaugarriak

Ipuin honetan esaerak, asmakizunak, abesti bat eta udako ezaugarririk inportateenak agertzen dira. Jaitsi ondoren, inprima daiteke gelako liburutegian izateko. 


Ipuina jaisteko sakatu gainean

2017-06-07

LINCE jolasa

Hemen dugu ikusmen adimena eta hiztegia lantzeko jolas bat.
Inprimatzen dira lau zatiak, gero moztu, itsasi borobila egiteko eta plastifikatu.

Bikoteka edota taldeka jolas daiteke. Ume batek, jabeak, aukeratzen du marrazki bat (paper batean idazten du marrazkiaren izena edo marrazten du geroago konprobatzeko). Beste umeek asmatu behar dute zein den haien lagunak pentsatu duena. Pistak eman daitezke edo ez, adinaren arabera. Asmatzen duena izango da hurrengo jabea.


Hemen uzten ditut zatiak inprimatzeko.
 





Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-06-05

LATERALITATEA frogak

Haurren lateralitatea inportantea da, batez ere irakur-idazketa prozesuan.

Aspalditik froga batzuk pasatzen dizkiet lateralitatearen arazoak kontrolpean izateko.

Badakit lateralitatea 7 urtekin edo finkatzen dela, baina ez dago ondo lehen bait lehen problemaren bat ea izan daitekeen jakitea.

Hemen frogak eta zerrenda mota uzten ditut.



Irudiak jaisteko sakatu gainean