2019-11-25

BARRUAN DAGO jolasa

Zer dago gauzen barruan? eta kanpoan? Horretan datza jarduera hau.

JCLIC menpean egin nuen eta 3 zatitan dago banatuta, adinaren arabera.

Umeek lotu behar diren marrazkiak, nahiz arbela digitalean, nahiz ordenagailuan, nahiz tablet batean egin daitezke.

Irudiak jaisteko sakatu gainean

2019-11-20

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019


Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, hemen duzue bere historia. 

Frantzisko Xabierkoaren egunean ospatzen da. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 

1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Eskoletan hamaika gauza egiten ditugu ospatzeko: dantzak, antzerkiak, magialdiak, ipuin-kontalariak... baina ahaztu ezin EUSKARAREN EGUNA GUZTIAK DIRELA.

Albisteak ikusteko sakatu irudiaren gainean

2019-11-18

IRUDIAK LOTU BERE ITZALAREKIN jolasa

Izenburuan esaten duenez, jarduera honetan lotu behar ditugu irudiak bere itzalarekin.

JCLIC inguruan egin ditudan beste jarduerak bezala, nahiz ordenagailuan, nahiz arbela digitalean, nahiz tablet batean jolas daiteke.

Banatuta dago adinaren arabera, hau de 3, 4 eta 5 urteko umeek bere zatia espezialki dute.

Jolasteko sakatu irudiaren gainean

2019-11-13

IKASIZ APP

Haurrentzako egindako joko hezigarri honekin, gure umeek hainbat gai desberdinei buruzko hitz berri ugari ikasi ditzateke, ondo pasatzen duten bitartean.

Gaiak dira: animaliak, etxea, herria, baserria, itsasoa, oihana eta basoa.

Jolasa jaisteko sakatu gainean

2019-11-11

BITXIAK BILATU jolasa

JCLIC programarekin egin nuen jarduera da hau. 

Multzo unibersalean elementu bat kanpoan geratu behar da. Honetan datza jarduera. Hau da, elementu arrotza bilatu behar da.

Jarduera nahiz ordenagailan, nahiz arbela digitalean, erabil daiteke.

3 zatitan dago banatuta, adinaren arabera. 

Jolasteko sakatu irudiaren gainean

2019-11-06

MOZKETA IKASTEKO FITXAK esku-trebetasuna

Mozketa da esku-trebetasuna lortzeko garrantzitsua.

Fitxa hauekin hasiko dira ikasten pixkanaka, pixkanaka.

10 fitxa hauek trebetasun txikitik handira egin ditut.

Ikastera!!!!!!

Beste ariketa batzuen argazkiak uzten ditut behar baditugu ariketa gehiago egiteko.




Fitxak jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

2019-11-04

ORDENATU MARRAZKIAK TAMAINAREN ARABERA jolasa

Orain dela urte batzuk JCLIC programarekin egin nituen jarduera asko. 

Eguneroko kontzeptu abstraktoak eta logikakoak lantzen dituztenez, ondo  iruditu zait hemen azalaratzea.

Jarduera guztiak, nahiz ordenagailan, nahiz arbela digitalean, erabil daitezke.

Jarduera honek 3 zati ditu, adinaren arabera sailkatuta daude.

Ordenatu behar dira marrazki batzuk txikietatik handienetara edo aldrebes.

Jolasteko sakatu irudiaren gainean