2017-09-30

ESKOLAKO HIZTEGIA adimen bit-ak

Power Point aurkezpena da hau. Gaiari dagokion hiztegia lantzeko oso erabilgarria da. 

Aurkezpenaren barruko hitzak hauek dira: eserlekua, ezabagailua, apalategia, borragoma, arkatza, mahaia, paperontzia, pegamentua, pintzela, margoak, arbela, plastilina, zizkaia, zorrozkailua, aulkia, artaziak, klarionak.


Aurkezpena jaisteko sakatu gainean

2017-09-29

ORLAK ikasgelako umeen orla

Kurtso hasieran umeei argazkiak egiten dizkiet. Gero hauekin orla bat konpontzen dut, batez ere 3 urteko gelan. 

Orlaren helburua da etxera eramatea eta gogorarazi ikaskideen aurpegiak eta izenak (normalean, ikastola desberdinetatik datoz eta), modu horretan familiek ere ikasiko dituzte.



Irudia jaisteko sakatu gainean

2017-09-28

ADIMEN EMOZIONALA jolasak

Jolas desberdinak egin daitezke kartel hauekin. Jolas batzuk, adibide moduan, utziko ditut.

**Kartelak erakustean umeek identifikatu behar dute emozioa, gero kartelen aurpegia jarriko dute. 

**Kartelak sakabanatu gelatik eta galdetu ondoren ume bakoitza dagokion ondoan jarriko da. 

**Andereñoak kartela ikusten aurpegia imitatuko du eta haiek asmatu behar dute, gero erakutsi kartela egiaztatzeko.

**Umeek horrelako aurpegiak jarriko dituzte eta argazkiak egingo ditugu ikasgela apaintzeko eta jolasteko.









Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-09-26

2017-09-25

BASOKO ESKOLAN ipuina




Irudiak jaisteko sakatu gainean

Nire lagunak, antzineko materialean oinarrituta, egin ditu marrazki hauek.
Nik ordenagailuan moldatu ditut.

2017-09-22

UDAZKENA ezaugarriak

Ipuin honetan esaerak, asmakizunak, abesti bat eta udazkeneko ezaugarririk inportateenak agertzen dira. Jaitsi ondoren, inprima daiteke gelako liburutegian izateko.


Ipuina jaisteko sakatu gainean

2017-09-21

TXOKOAK 5 urteko umeen kartelak

5 urteetan gaika erabakitzen dira txokoak. Umeek, gaiaren hiztegiz oinarrituta, nahi dituzten elementuen artean bozkatzen dituzte.

Adibide batzuk uzten ditut: Hostoak (udazkenaren gaian) eta garraio-bideak.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-09-20

TXOKOAK 4 urteko umeen kartelak

4 urteko ikasgelako umeen txokoetan dinosaurioak jarri nituen belkrorekin izenak jartzeko.

Memory txiki bat egin nuen irudiekin eta izenekin.

Zuri-beltzeko ereduak umeek margotu eta moztu ondoren etxera eraman zituzten.

Dinosaurioen izenak berehala ikasi zituzten eta gustora egon ziren ikasturtean zehar, ez zuten aldatu nahi.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-09-19

TXOKOAK 3 urteko umeen kartelak

3 urteetan umeen txokoko kartelak egiteko animaliak jarri nituen.

Koloreko folio batean inprimatu, plastifikatu eta belkrorekin umeen argazkiak eta izenak itsatsi eta listo.

Beste egun batean, animalien irudiak zuri-beltzean umeei eman nizkien, guztiak mahai gainean jarrita bakoitzak berea zein zen pentsatzeko, aukeratzeko eta margotzeko. 

Nik moztu nituen eta inperdible batekin jarri nizkien jertsean etxera eramateko.

Horrela zein zen norberaren txokoa ikasi zuten baita familiak ere.










Irudiak jaisteko sakatu gainean