2018-03-30

EUSKERA LANTZEKO IPUINAK. Klariona emango didazu? (3 urte)

Euskararen egiturak finkatzeko ipuin funtzionalak ikasten dituzte umeek. Esaldiak ikasi ondoren antzerkia egingo dute taldeka.

Klariona emango didazu?






Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-03-26

ARISTI SALE SALE jolasa

Jolas ezagun honekin dantza eta abestia ikasiko dugu. 

Umeei izugarri gustatzen zaie elkarri hartuta jolastea.

Fitxa bat dago jakiteko nola aritu, eta bertan abestia entzun daiteke edota jaitsi ordenagailura.


Jolasa ikasteko sakatu gainean

2018-03-25

EUSKERA LANTZEKO IPUINAK. Zer ekarri duzu, Patxi? (3 urte)

Euskararen egiturak finkatzeko ipuin funtzionalak ikasten dituzte umeek. Esaldiak ikasi ondoren antzerkia egingo dute taldeka.

Sagutxoa inprimatu, moztu eta erabili antzerkia egiteko.

Zer ekarri duzu, Patxi?







Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-03-19

MOTRIZITATE FINA LANDUZ neguko irudiak

10 irudi hauekin jolas daiteke modu desberdinetan. 

Hauek dira bururatu zaizkidan aukerak:

Gomets borobilak jarri barneko zirkuluetan, kolore bat edo kolore batzuk erabiliz. 

Irudi bakoitzean kolore bateko gometsak jarri. 

Errotuladore batekin marka zehatzak jarri zirkuluen erdialdean.

Arkatzez edo errotuladorez zirkuluen barruan zenbakiak idatzi jakiteko zenbat zirkulu dauden.

Margotu zirkuluak kolore desberdinekin, bai errotuladorez, bai argizariz


Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-03-16

EUSKERA LANTZEKO IPUINAK. Maku gaixorik dago (3 urte)

Euskararen egiturak finkatzeko ipuin funtzionalak ikasten dituzte umeek. 

Esaldiak ikasi ondoren antzerkia egingo dute taldeka.

Maku gaixorik dago
 




Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-03-14

ESKU-MOTRIZITATEA LANTZEN jolasa

Oso jolas sinplea da hau. Plastilina bolatxoekin eta lepokoaren aleekin nahikoa da.

Koloreak eta esku-motrizitatea landuko ditugu aldi berean.


2018-03-09

TAPOIZKO MANDALAK arreta

Badakizkigu mandalen onurak, baina kasu honetan eskuko trebetasuna eta talde-arreta landuko ditugu ere.

Oinarri zirkular handian, kartulinezkoan edota kartoizkoan, plastikozko tapoiak kokatuko ditugu mandala osatzeko. Itsatsi daitezke tapoiak edo ez.

Noski, lehen materiala sailkatu behar da kolorez edo neurriz. Aukera hainbeste izanik, oso politak, nik jarri ditudan ereduak baino politagoak, aterako dira. Ikusiko duzue. Gero zintzilikatu klasean, pasabideetan edo desegin berriak egiteko.





2018-03-05

9 IKUSMENA ENTRENATZEKO TXARTEL (3/3) jolasa

9 txartel ikusmen-bereizketa entrenatzeko. Bakarrik desberdintasun bat dute. 3 urtekoentzat aproposak.

Txartelak inprimatu ondoren, plastifikatu eta ezaba-errotuladore batekin bilatzen da akatsa.










Irudiak jaisteko sakatu gainean