LOGIKA-ELKARTEA jolasa

Txartelak moztu eta gero, umeek harremana duten 2 txartelak elkartu behar dituzte.

Jolas erraza da lehenago umeekin komentatu baditugu zer diren objektuak eta zertarako balio duten.

Horrela, ahozko adierazpena eta logika landuko ditugu.








Irudiak jaisteko sakatu gainean

TXIRRITX (4 urte) jolasak

Txirritx kilkerra izango da gidari eta gai ugari lantzeko aukera emango du. 

Puzzleak, labirintoak, ipuinak, memoria jolasak... modu dibertigarri eta didaktikoan landuko dira. 

Gai bakoitzean ipuin bat dago eta hau ardatza izanik, ariketa mota desberdinak landuko dira.
4 urteko umeentzat.

Ondo pasatu neska-mutilak!!!

Jolasteko sakatu irudiaren gainean

TTANTTO (3 urte) jolasak

Ttantto marigorringo txikiak, 10 marrazkirekin lagunduta, jolas mordoa eskaintzen dizkigu.

3 urteko umeentzat.

Ondo pasa jolasten!!!!!


Jolasteko sakatu irudiaren gainean

PUZZLEAK ONLINE jolasa

Puzzleak beti aukera ona izan dira arreta eta konzentrazioa mantentzeko.

Web honetan milaka puzzle aurkituko ditugu eta gainera hondoa eta piezen kopurua aldatu ahal dira.

Horrela nahiz umeek, nahiz nagusiek, nahi duten puzzle mota egingo dituzte.

Jolasteko  sakatu irudiaren gainean