Koloreak ikasi ondoren jolas asko egin daitezke.
Hemen dugu bat. Txartelak mozten dira, klaseko txokoetatik ezkutatzen dira eta, behin taldeak eginda... bilatzera!!!
Txartel bat aurkitzen dutenean umeek bere koloredun folioaren gainean utziko dute.
Kolore berdinetako 6 piezak bere folioaren gainean daudenean taldeak irabaziko du.
Jolasteko beste modu batean izan daiteke kartetan. Txartelak sakabanatu, eta gero, kolore familiako bat eskatzen, 6 piezak lortu behar dira.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
No hay comentarios :
Publicar un comentario