EUSKARAREN IZPIAK


Euskararen eguna ospatzeko eskola-jarduera bat proposatzen dut: gela osoan LED kandelak piztea, eta, horrela, euskara gure bizitzak argitzen dituen argia dela gogoratzea.

Sakatu irudian

ALFABETOA-Z HASTEN DIREN HITZEN GURPILAK

Alfabetoko hizki bakoitzaz hasten diren hainbat hitzekin gurpiltxoak osatu dira haurrak material manipulatibo moduan erabil ditzan.

**Lotura desagertu dela konturatu naiz. Beraz, denbora ematen badidazue egiten saiatuko naiz.

Sakatu irudian

HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA PRESTATZEN (azaroak, 20)

Azaroaren 20a Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko nazioarteko eguna da.

Munduko haur eta nerabe guztiek, helduek dituzten giza eskubide orokor berberak izateaz gain, beren premia bereziak onartzen dituzten eskubide espezifikoak dituzte.

Horrela, ezinbestekoa da ulertzea haurren eta nerabeen eskubideek haien ongizate fisikoa eta emozionala bermatzeaz gain, haien garapen integrala, babesa eta gizartean parte hartzea sustatuko duen ingurunean hazteko aukera ematea ere bilatzen dutela.

HAUR GUZTIEK DUTE:
- Jolastu eta ondo pasatzeko eskubidea.
- Ikasteko eta hezkuntza duina jasotzeko eskubidea.
- Komunikatu eta heuren iritzia emateko eskubidea.
- Osasunerako eta osasun arreta egokia jasotzeko eskubidea.
- Familian bizitzeko eskubidea.
- Baztertua EZ izateko eskubidea.
- Ongizate eta garapen integral osasuntsua izateko eskubidea.
- ...


Euskadiko haurren eta nerabeen errealitatea ezagutu nahi baduzue, hemen dago azken informea...

Sakatu irudian