Mostrando entradas con la etiqueta haurren eskubideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta haurren eskubideak. Mostrar todas las entradas
HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA PRESTATZEN (azaroak, 20)
Azaroaren 20a Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko nazioarteko eguna da.
Munduko haur eta nerabe guztiek, helduek dituzten giza eskubide orokor berberak izateaz gain, beren premia bereziak onartzen dituzten eskubide espezifikoak dituzte.
Horrela, ezinbestekoa da ulertzea haurren eta nerabeen eskubideek haien ongizate fisikoa eta emozionala bermatzeaz gain, haien garapen integrala, babesa eta gizartean parte hartzea sustatuko duen ingurunean hazteko aukera ematea ere bilatzen dutela.
HAUR GUZTIEK DUTE:
- Jolastu eta ondo pasatzeko eskubidea.
- Ikasteko eta hezkuntza duina jasotzeko eskubidea.
- Komunikatu eta heuren iritzia emateko eskubidea.
- Osasunerako eta osasun arreta egokia jasotzeko eskubidea.
- Familian bizitzeko eskubidea.
- Baztertua EZ izateko eskubidea.
- Ongizate eta garapen integral osasuntsua izateko eskubidea.
- ...
Hemen duzue: HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIOARTEKO KONBENTZIOA.
HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Bihar haurren eskubideen eguna da. Ez dago batere gaizki dokumentu ofiziala ezagutzea.
"Ez dago haurraren babesa eta garapena gehiago merezi duen baino lehentasun handiagorik. Zeren guztien, nazioen eta giza zibilizazioaren biziraupena, egonkortasuna eta aurrerabidea horren mende baitago".
Dokumentua jaisteko sakatu gainean
HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA PRESTATZEN bideoa
Munduko haur guztiek komunean duten zerbait badago, salbuespenik gabe, beren eskubideak dira.
Munduko haur guztiek eskubide berberak dituzte, jaio diren lekuan jaio badira, larruazal kolorekoak badira eta egoera ekonomikoa edo sexuala edozein dela ere.
Bideo hau proposatzen dizuet haurrei beren eskubideak azaltzeko oinarri gisa.
Sakatu irudiaren gainean bideoa ikusteko
GABONETAKO MANDALAK + HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Umeek mandala hauek koloreztatzen badituzte gure ikasgelak edota eskolak edertuko ditugu primeran.
Errotuladorez hobeto geratzen dira, biziagoak.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
Sakatu irudiaren gainean bideoa ikusteko
HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA PRESTATZEN. aurkezpena
PowerPointen aurkezpen bat egin nuen pixkanaka, pixkanaka, umeen eskubideak aztertzeko.
Egunero batzarrean 2 edo 3 eskubide aztertzen genituen eta horrela gelako umeek oso ondo ulertuta zeuzkatela egiaztatu nuen.
Hemen uzten dizuet egindako aurkezpena.
Aurkezpena jaisteko sakatu gainean
HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA PRESTATZEN. horma-irudia
Ikusten duzuenez horma-irudi handi bat egin genuen Umeen Eskubideak ospatzeko azaroaren 20an.
Umeek, hitz egin ondoren, irudiak moztu, eskubideen izenak margotu eta moztu, dena itsatsi eta horma-irudi osoa bete zuten haien hitzak ere idazten pentsatzen zutena adierazteko. Azkenean pasilloan kokatu genuen eta... noski argazkia egin.
Bakarrik daude 8 kartel, ez genuen aurkitu gehiagorik eta.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)









































