Mostrando entradas con la etiqueta gaia-udazkena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gaia-udazkena. Mostrar todas las entradas

UDAZKENEKO PAISAIEN ESZENAK

Badakigu puzzleak funtsezkoak dira Haur Hezkuntzan.

Puzzleek gaitasun kognitiboak garatzen dituzte, hala nola memoria, arazoen ebazpena eta pentsamendu kritikoa, eta, aldi berean, eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa, motrizitate fina, pazientzia eta frustrazioarekiko tolerantzia hobetzen dituzte. Formak eta koloreak ezagutzea ere sustatzen dute, eta, lagunartean egiten badira, trebetasun sozialak eta talde-lanekoak garatzen dituzte.

6 puzzle hauek 9 pieza dituzte y 2 tamianetan daude. Horrela, haur handiek zein txikiek egin ditzakete.





AZAROKO MARRAZKIAK GRAFISMOAREKIN

Noizean behin marrazki sinpleak margotzea edo koloreztatzea ondo dago, batez ere txikienentzat.

Material honetan ere beste aukera bat dago. Azken fitxak euritakoa eta dado zuria dira. Dado zurian grafismo desberdinak jarriko ditugu (espiralak, puntutxoak, marrak, zirkuluak...). 

Haur handiek dadoa bota eta euritakoaren zati batean ateratzen den grafismoa margotuko dute.

7 LAMINA AHOZKO ADIERAZPENA LANTZEKO udazkenean

Hauek dira 7 lamina jartzeko jarraian. Udazkeneko paisaia osatzen dute.

Bi modutara lan egin daiteke haiekin: banaka (ikusten den guztia azalduz eta izendatuz) edo etengabe (paisaia bakar bat osatzeko 7 laminak jarraian jarriz).

Udazkenaren gaiarekiko ahozko adierazpena da helburua.




SAGARRONDOAREN KOLOREAK UDAZKENEAN

"Sagarrondo" jolas hezitzailea 2 urte inguruko haurren pentsamendu logikoa, memoria, ikusmen-pertzepzioa eta motrizitate fina hobetzeko diseinatuta dago. 

Zuhaitzean sagarrak jarri behar dira, patroien arabera.

Jardueren orriak doan inprimatu eta 9 patroi-txartel eta sagar moztu. Aukeratu txartel bat eta eskatu umeari sagarrak zuhaitzean jartzeko bertan agertzen diren leku berberetan. 

Haurrek adin handiagoa badute, patroia buruz ikasteko eta memoria-patroia errepikatzeko eska diezaiekegu.




ARGI-MAHAIAN BASOKO ANIMALIAK EGITEN

Argi-mahaia instrumentu ezinhobea da sormena lantzeko, baina arrazonamendua egiteko ere.

Udazkenean basoak desberdinak agertzen zaizkigu eta animaliak benetan politak dira. Horregatik pieza hauek oso baliabide ona iruditu zaizkit.

Konpontzea argi-mahaian ez da hain erraza. Egin eta ikusi.