Mostrando entradas con la etiqueta forma geometrikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta forma geometrikoak. Mostrar todas las entradas

KONPONDU PANPINAK FORMA GEOMETRIKOAK LANDUZ (inprimagarria)

Elurrezko panpina horiekin oinarrizko forma geometrikoak landuko ditugu.

Banaka jolastu daiteke edo jolas bat egin dezakegu haur bakoitzari txartel bat banatuz eta bikotekidea topatuz.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

IRUDI GEOMETRIKOAK. kartelak

Ikasgelako kartelak dira hauek, Idoia-renak. Pedagogia terapeutikako irakasle honek material asko egin eta konpartitu egiten du. Aztertzea merezi du.

Irudietan estekak uzten ditut.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

IRUDI GEOMETRIKOAK. animalien jolasa

Animalia hauek irudi geometrikoz eginda daude. 11 kartel dira.

Kartel handiak inprimatu, moztu eta plastifikatu ondoren oinarriak izango dira. Piezen kartelak inprimatzen dira eta moztu eta gero kartel handiaren gainean kokatu behar dira animalia osatzeko.

Kartulinetan inprimatzea komenigarria da, horrela tenteagoak izango dira.

Hiru artxibo desberdinak dira: kartelak berak, pieza zuri-beltzak margotzeko eta pieza kolorez bakarrik mozteko.




Irudia bakoitzaren gainean sakatu jaisteko.