Mostrando entradas con la etiqueta hizkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hizkuntza. Mostrar todas las entradas

BILATU IRUDIEN IZENA ETA KOLOREZTATU

Haurrek oso ondo begiratu behar dituzte fitxan agertzen diren irudiak, pentsatu behar dute haien izena eta beheko aldean bilatu behar dute koloreztatzeko. 

Marrazki guztiek ez dute bere izena idatzita.




UDAKO IKONOGRAMAK hizkuntza

Fitxetan ikusten dugun bezala, haurrek marrazkitxoen izenetan pentsatu behar dute eta bilatzen duten izena atera.

Ondoren, ondoko lerroan idatzi behar dute. Irudi guztiak udarekin lotuta daude.

Soluzioak azken orrialdean daude.




HITZEN HASIERAKO SILABAK LANDUZ (d, l ,m, n, p, s, t)

Txandaka lantzen ari garen dadoa botako da eta umeek ateratzen den silabarekin esan behar dute hitz desberdinak. 

Irudia ateratzen bada, hitza esango duen lehenari pasatuko zaio dadoa.

Talde osoan egingo da eta erantzuna kolektiboa izango da.



ALFABETOA-Z HASTEN DIREN HITZEN GURPILAK

Alfabetoko hizki bakoitzaz hasten diren hainbat hitzekin gurpiltxoak osatu dira haurrak material manipulatibo moduan erabil ditzan.

**Lotura desagertu dela konturatu naiz. Beraz, denbora ematen badidazue egiten saiatuko naiz.

Sakatu irudian

BELDUR-ASTEAN LETREN JOLASA

Hemen txartel batzuk ditugu beldur-asteko hiztegia lantzeko. 

Haurren adinaren arabera, txartel batzuk edo beste batzuk erabiliko ditugu.

Jolasteko moduak:
1- Letra guztiak. Inprimategiko edo zurezko jokoetako letra karratuak beharko ditugu (argazkikoak).
Pieza aukeratu eta letraren gainean jartzen dute hitza osatu arte.

2- Kontsonanteak bakarrik. Falta diren bokalekin zurezko piezak jar ditzakete, edo gainean idatzi eta gero ezabatu.

3- Letrarik ez. Hitza laukitxoetan idatz dezakete, edo inprentako piezekin osa dezakete hitza.

Behean Scrabbleko letrak ere utziko dizkizuet, ikastolan zurezko inprentarik ez baduzue ere.











PDFa jaitsi