Mostrando entradas con la etiqueta logopedia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta logopedia. Mostrar todas las entradas

FONEMAK EUSKARAZ logopedia

Keinuen eta ikusizko euskarrien bidez, komunikazioa hobetu nahi da, ikus-kanala estimulatuz, argazkiak, keinuak, marrazkiak eta abar erabiliz... 

Laguntza bisualen bidez, gure haurrak ahalik eta modu autonomoenean komunikatu eta bizi daitezen lortu nahi da.

Laguntza keinu hauek bideo lagungarriak dituzte.

Keinuak ikusteko sakatu irudiaren gainean

PUTZ EGITEKO ARIKETAK jolasak

Putz egiteko jolas batzuk dira hauek.

Batzuetan lumekin, bestetan paperezko bola handiak edo txikiak, batzuetan ahoz, bestetan lastotxoz lagunduta.

Eskolako logopedak ariketa eskertuko luke.





Txantiloiak jaisteko sakatu gainean

PRAXIEN DADOAK jolasa

Ezpainak eta mingaina ondo mugitzea da fonema artikulatzeko lehenengo pausoa.

Beti 3 urteko klasean ahoa mugitzen lan egin dugu ahozkatzeko problemarik ez izateko. Egia da ipuin batekin hasten garela (beste post-ean jarriko dut), baina kurtso pasatu ahala ariketa desberdinak egiten ditugu eta dadoena dibertigarria da umeentzat.

Gero 4 eta 5 urtekoekin berreskuratzen ditut dadoak.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

ZENBATU SILABAK ETA MARGOTU fitxak

Kontzientzia fonologikoaren barruan jolas eta ekintza desberdinak egin daitezke. Kasu honetan silabak zenbatu behar dira gero hainbeste koadrotxoak margotzeko.

Jolas daiteke bi modutan: banaka fitxak eginda edo plastifikatu ondoren lengoaia txokoan kolektibo eran.

Originala moldatu dut Fernandoren baimena izanik.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

SOINUEN BEREIZKETA jolasak

Jolas honekin soinuak eta entzumen-bereizketa landuko ditugu.

Hiru modutako jolasak egin daitezke.

1. JOLASA: lehenengo irudiarenkin bakarrik egiten da. Irakasleak soinua egiten du eta umeek irudia aurkitu beharko dute eta plastikozko tapoi bat edo plastilina bolatxo bat jarriko dute dagokion irudiaren gainean.

2. JOLASA: erakutsi kartela eta umeek bere soinua egin beharko dute. Talde handian edota banaka. Horretarako irudien atzean dagokien soinua itsatsi behar da.

3. JOLASA: umeek baldin badakite irakurtzen txartelak, irudiak eta soinuak, sakabanatuko dira lurretik eta bikote zuzenak egin beharko dituzte.
 




















Irudiak jaisteko sakatu gainean