Mostrando entradas con la etiqueta trebetasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta trebetasuna. Mostrar todas las entradas

SEGI PATROIA

Ariketa hauetan patroiari jarraitu behar zaio zirkuluen koloreak eta gurutzatzen dituzten lerroen posizioa kontuan hartuta. 

Ez da ariketa zaila, baina arreta handia jarri behar da ez nahasteko.







UDAZKENEKO ESKU-TREBETASUNA

Gomets edo errotuladore handiekin marka eginez esku-trebetasuna lantzen da txartel hauekin.

Gero margo dezakete fitxa.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

TAPOIZKO MANDALAK arreta

Badakizkigu mandalen onurak, baina kasu honetan eskuko trebetasuna eta talde-arreta landuko ditugu ere.

Oinarri zirkular handian, kartulinezkoan edota kartoizkoan, plastikozko tapoiak kokatuko ditugu mandala osatzeko. Itsatsi daitezke tapoiak edo ez.

Noski, lehen materiala sailkatu behar da kolorez edo neurriz. Aukera hainbeste izanik, oso politak, nik jarri ditudan ereduak baino politagoak, aterako dira. Ikusiko duzue. Gero zintzilikatu klasean, pasabideetan edo desegin berriak egiteko.





Adreiluak apurtu


Koloreen kateak apurtu behar dira gainean  klik bikoitza eginez, horretarako kolore berdineko 2 adreilu edo gehiago elkartuta egon behar dira.

Sakatu irudian.

Gabonetako jokoak VEDOQUE

Vedoque webgunearen Gabonetako jokoa dator gaur. Ez da batere erraza txikientzat, baina saiatu behar da.
Sakatu irudian sartzeko.


Beste urteetako jokoak dira hauek:

2006ko Gabonak

2007ko Gabonak

2008ko Gabonak

2009ko Gabonak

2010eko Gabonak

2011ko Gabonak

***Ezin da sartu, web orri hauek desagertu egin dira.

Domino ingelesa

Pertsonaia hauek domino jokoan arituko dira umeek ikas dadila.
Bi maila daude eta ingelesa oinarrizkoa da, beraz ez da ostopoa trebetasuna erakusteko.

Sakatu irudian sartzeko.

Eskua mugitu VEDOQUE

Jarduera desberdinak aurkezten dizkigute umeek saguaren kontrola ikasteko: seinalatu, klik egin eta arrastatu.

Nire ustez, 3 urteko umeentzat aproposa eginda dago.
Sakatu irudian sartzeko.

Desberdinak bilatu VITAMINIX

Hiru marrazki hauetan 7 "akats" aurkitu behar dira.

Batzuetan arbela digitalean egin daiteke, beste batzuetan indibidualki ikusmena zorrotzeko eta teknika ikasteko.

Sakatu irudian sartzeko.

Motrizitatea garatzeko ariketak

Nahiz eta web honetan esku-motrizitatea eta psikomotrizitatea ez desberdindu, dituen ariketak interesgarriak iruditu ziztzaizkidan.

Ariketa hauek hiruhilabetean zehar programatu daitezke eta horrela apurka-apurka, nahi gabe, ikasiko dute umeek.

Sakatu irudian sartzeko.

ABC animals GREENFOREST

Orri hau Hungriakoa zen, ezin baino hobeto zegoen, baina badirudi azken bolada honetan itxi egin dutela Studioa. Dena den, jokoak interesgarriak iruditu zitzaizkidan beti, hemen uzten dizuet jaisteko lotura (ez galdetu nola aurkitu ditudan).
Lehenengo joko honetan bereziki memoria lantzen da. Helburua ez da bakarrik bikoteak aurkitu, baizik eta adarbakarra ere.

Sakatu irudian sartzeko.

Baliabideak MOSAICO.EDU CERCIFAF

MOSAICO.EDU CERCIFAFek Portugaleko Hezkuntza Sailarako egin zuen proiektua da.
Joko hauen artean margotu, azterztu, jolastu eta beste gauza egin daitezke. 
Karpeta bakoitzaren barruan beste joko desberdin daude.

Arbela digitalean erabiltzeko aproposa da.
Sakatu irudian sartzeko.

Polperro's garden UPSIDE DOWN GAMES

Web zoragarri honetan denetatik daukagu asialdia edo lanaldia ondo aprobetxatzeko.

Landareak landu eta ureztatu, erleen lana egin, saguaren kontrol fina lortu... horiek dira egin ahal ditugun jolasak. Nahiz eta ingelesez egon, primeran ulertzen da (gaitz erdi).



 Sakatu goiko irudian sartzeko.