2012-02-28

Baliabide desberdinak CEIP DIPUTACIO

Ikastetxe hau urrezko meategia da. Denetariko baliabideak ditu: irakasleentzako materialak, jokoak, ipuinak, bideoak, musika, plastika...

Ondo aprobetxatu behar da, asko lan egin dute eta.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-26

2012-02-24

Ipuin gehiago SAN FRANTZISKO

Ipuinak eta inguruko materialak eskaitzen dizkigute Bermeoko San Frantzisko ikastetxekoek.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-22

Hitzen magia (webquest)

Haur Hezkuntzako umeentzako webquest hau irakur-idazketari buruzkoa da.

Ipuinen eta irakurketaren garrantzia nabarituko dugu jarduera batzuk ikusi ondoren.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-20

Hezkuntza Bereziko jarduerak MINISTERIO DE EDUCACIÓN

Web honetan, APRENDER proiektuaren barruan, Hezkuntza Premia Berezientzako neska-mutilentzat jokoak eskaintzen dira.

Konfigurazioa aldatzeko aukera dugu (soinua, abiadura,...)

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-18

Ipuin elebidunak PEQUEBOOKS

Irakurtzea beti dago ondo, gainera beste hizkuntzatan egiten bada hobeto dago. Hemen ditugu, aldi berean, 2 hizkuntzako ipuinak. 

Ezin da hobeto!!!

Sakatu irudian sartzeko.

Baloreen heziketaren gloga BIRUJITOS

Birujitos edo Birujines web orritik ludiko eran baloreak lantzen dira. Zerbait modu berrian ematea umeei bete dago ondo, ez da?

2012-02-17

Inauteriak BOB ESPONJA

Umeei gustatuko zaie jokoa. Arreta eta zehaztasuna behar da eta begi-esku koordinazioa garatzea lortuko da. 

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-16

Lagundu Stitch MCJUEGOS

Stitch ondo mozorratu behar dugu ez harrapatzeko. Motelago edo azkarrago jolas daiteke, baina behatu ondo bestela...

Arbel digitalean guztion artean egiten bada errezagoa eta hezigarriagoa izango da, arreta eta kontzentrazioa garatzen baita.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-15

Dora disfrazada DORA DRESS UP GAMES

Gaur Dora mozorratuko dugu.

Nola dago hobeto? Osagarri guztiak jarri behar dira, ez ahaztu!!!

Arbela digitalean egiteko aproposa.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-14

Azken ordua CARNAVALE

Inauterietan dena da desberdina: musika alaiagoa da, jendea atseginagoa da, umeak ezinegonago daude... 

Italiako orri honetan materialak aurkituko ditugu gure mozorroak bukatzeko. 

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-13

Panpina mozorratzen dugu DRESSUP GIRL

Panpina nahi dugun moduan jantziko dugu.

Arbela digitalean egiten badugu gure gustokoei buruz eztabaidatzeko aukera paregabekoa izango dugu.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-12

Le Carnaval des animaux CAMILLE SAINT SAËNS + WALT DISNEY

Le Carnaval des Animaux-ren jatorrizko azala dugu hemen. Camille Saint Saëns lotsa sentitzen zen obra egin ondoren, bromazkoa zelako. Dena den, bere obren artean ezagunena egin da. Musikari marrazki bizidunak gehituz gero, ezinparekoa agertuko zaigu. Hemen duzue arbelean jartzeko.


2012-02-10

Mozorroak TODO HALLOWEEN

Beste lotura, orain eskolako mozorroekin. Hasi azkar eta hartu ideiak!!

Gordeta ditut gure mozorroak eta egunen batean argazkiak egingo ditut eta librutxoa egingo dut, ikusiko duzue!!

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-08

Mozorroak TRATO O TRUCO

Ziur nago ezaguna egingo zaizuela orri hau, baina badaezpada... Denetariko etxeko mozorroak daude, hortaz eskolan edo gurasoek egiteko aproposak. Mundialak geratuko dira!!!! Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-05

2012-02-04

Ilustrazioak TILDE

Txileko ilustratzaileak, Francisca Bustamantek, aldizkariak, ipuinak, testu liburuak... marraztu ditu.

Orri honetan marrazki batzuk eskaintzen dizkigu gozatzeko.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-02-02

Betiko ipuinak CHILTOPIA

Ahatetxo itsusia, Sirenatxoa, Hiru txerrikumeak eta beste ipuin ezagunak aurkituko ditugu euskeraz.

Arbela digitalean jar daitezke.

Sakatu irudian sartzeko.