Mostrando entradas con la etiqueta proiektua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta proiektua. Mostrar todas las entradas

ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - MAIATZA - JACKSON POLLOCK

Paul Jackson Pollock Estatu Batuetako margolari ospetsua eta espresionismo abstraktuaren artista nagusia izan zen. Pollockek bere pintura estiloagatik (dripping) lortu zuen ospea.

400 margolan eta 500 marrazki inguru egin zituen.

Dripping (drip = tantaka) Action Painting-aren teknika piktoriko bereizgarria da, pintura abstraktuaren modalitateetako bat.

Materia piktorikoa (pintura akrilikoa izan ohi da) lurrean zabaldutako oihalaren gainean tantaka uzten da edukiontzi zulatu batetik edo zipriztinen bidez barreiatzen da, zuzenean eskuekin edo pintzelak edo beste edozein tresna erabiliz.

Hileko honen proposamena hau da:

1. Pollocken biografiari buruz hitz egin. Haren eta bere lanen bideoak ikusi. Pollocken margolanak begiratu interneten.
2. Hitz egin margolari honen estiloz (kolorez, tamainaz, margotzeko eraz).
3. Pollock estiloko pintura akrilikoko koloreak aukeratu eta plateretan jarri.
4. Margotu kartulina txikian.
5. Margotu paper jarraian.
6. Haur bakoitzaren izenaren hasierako letra margotu. Horretarako, moztu letra paper batean, jarri erdian eta margotu dripping-a egiten. Gero kendu letra. (Begiratu adibidea)
7. Margotu kamiseta zahar bat edo oihal zati bat.












ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - MARTXOA - ROMERO BRITTO

Romero Britto margolari, serigrafo eta eskultore brasildarra da. 

Kubismoko elementu estereotipatuak, pop artea eta grafiti-pintura uztartzen ditu bere lanean, kolore dardaratiak eta patroi arriskutsuak erabiliz itxaropenaren eta zoriontasunaren adierazpen bisual gisa.

Gaztetan paperean edo kartoian marraztu zuen artista profesional bihurtu eta Parisera bidaiatu aurretik. Han ezagutu zituen Picasso eta Matisse, gaur egun ere inspirazio iturri direnak. Inspirazio horren bidez bere estilo propioa aurkitu zuen, berotasuna, baikortasuna eta maitasuna eragiten dituena.

Beti bezala artista hau lantzeko proposamena hau da:

1. Brittoren biografiari buruz hitz egin. Haren eta bere lanen bideoak ikusi.
2. Hitz egin kolorez eta arbelean bihotzak eta loreak egin kolorez eta formaz beteta.
3. Artelanez hitz egin, behatu eta komentatu gehien gustatzen zaienaz.
4. Arbelean edota paper jarraian Brittoren grafiak marraztu eta margotu (marrak, zirkuluak...)
5. Inprimatu kolorezko artelanak eta klaseko hormetan jarri.
6. Inprimatu zuri-beltzeko marrazkiak eta sakabanatu margotzeko.
7. Marrazki bat itsatsi goma-eban eta moztu, eskultura egiten.












ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - URTARRILA - JOAN MIRÓ

Joan Miró i Ferrà margolari, eskultore eta grabatzailea XX. mendeko artearen berritzaile handienetakotzat jotzen da, eta funtsezko figura da Europako surrealismoaren definizioan. 

Bere lanak inflexio-puntu bat markatu zuen figurazioaren eta abstrakzioaren artean. Mirók postinpresionismo goiztiar batetik hizkuntza plastiko propio baterantz eboluzionatu zuen, errealitatearen irudikapen konbentzionala gainditzen zuten sinboloak, zeinuak eta egiturak nagusi zirela.

Miróren lanak Europako estilo surrealistaren aitzindaritzat hartzen dira.

Aurreko hilabeteetako proposamenei jarraituz...

Hileko honen proposamena hau da:

1. Mirónen biografiari buruz hitz egin. Haren eta bere lanen bideoak ikusi. Miróri buruzko liburua irakurri. Nik ezagutzen dudana gazteleraz dago (LOTURA).
2. Hitz egin kolorez eta arbelean marrak eta borobilak  margotu Miróren estiloan.
3. Koloreztatu artelan bat ("Koloretako arrainak") (txantiloia uzten dut).
4. "Haur imaginarioa" behatu eta eskulana egin (kutxak, paperak, errotuladoreak).
5. "Dantzaria" behatu eta eskulana egin (kartulinez, gometsez, artilez, goma ebaz...).
6. Miróren antzeko mobila egin.
7. Paper eta kartoi zatiekin Miróren estiloko eskulturak, panpina mugikorra... egin.
8. Miróren eskulturak behatu eta antzekoak egin materiala desberdinekin (plastilinez, kartoiz, paperez...).
9. Dado-jolasarekin jolastu taldeak osatzen, marrazki kreatiboak egiteko.



















ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - ABENDUA - KEITH HARING

Keith Haring (1958-1990) artista estatubatuarra izan zen, kaleko artearen, pop art-aren eta grafitiaren elementuak uztartzen zituzten bere lan ausart eta koloretsuengatik ezaguna.

Bere lanak sarritan irudi xume eta ikonikoak erakusten zituen, hala nola irudi dantzariak, zakurrak zaunka eta haurtxoak katuka, justizia soziala, maitasuna eta batasuna aztertzeko erabiltzen zituenak.

80ko hamarkadan New York hiriko kale-kulturan izandako esperientziak eragin handia izan zuen, eta nazioartean ospea lortu zuen bere mural publikoengatik eta beste artista batzuekin egindako kolaborazioengatik.

Aukera asko jarri ditut haurrek artista honen lanak ezagutu eta goza ditzaten.

Aurreko hilabeteetako proposamenei jarraituz...

Hileko honen proposamena hau da:

1. Haringen biografiari buruz hitz egin. Haren eta bere lanen bideoak ikusi. Haringi buruzko liburua irakurri. Nik ezagutzen dudana gazteleraz dago (LOTURA).
2. Hitz egin kolorez eta arbelean margotu Haringen estiloa jarraituz.
3. Koloreztatu margolanak. (Txantiloiak daude).
4. Haring estiloko eskulanak egin (beheko adibideak)
5. Dado jolasak erabili marrazkiak egiteko eta gorputzekin figurak egiteko, gimnasia modukoak.
6. Ebakigarriak moztu eta konpondu modu desberdinetan Haringen figurak imitatzeko.
7. Enbalatzeko paperean haurren siluetak egin, margotu eta moztu pasabidean kokatzeko.

MARGOLANAK






DADO JOLASAK




AKUARELEN GAINEKO SILUETAK





TXANTILOIAK




PAPEREZKO EBAKIGARRIAK





HAURREN SILUETAK





ESKULAN DESBERDINAK