2018-02-26

RING, RING! antzerki-ipuina

Ipuin hau antzerkia egiteko prest dago. 3 edota 4 urtekoentzat aproposa da, horrela antzerki-lanaren metodoa ikasiko dute azkar.

Etxe txokoko telefonoak hartuta, 2 ume antzerkia egingo dute, esaldiak ikasiz eta bukaera asmatuz.

Klasean egin genuenean arrakasta izan zuen. Jarraitu nuen prozesua hau izan zen:

1- Erakutsi kartelak eta galdetu zertaz zihoan ipuina,
2- Kartelak irakurri banan-banan.
3- Errepikatu kartel bakoitza bi edo hiru aldiz umeek errepikatzeko.
4- Erakutsi kartelak berriro, banan-banan umeek buruz esateko.
5- Kokatu bi txoko desberdinetan telefonoak eta antzerkia egin.






Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-02-23

ZENBATU SILABAK ETA MARGOTU fitxak

Kontzientzia fonologikoaren barruan jolas eta ekintza desberdinak egin daitezke. Kasu honetan silabak zenbatu behar dira gero hainbeste koadrotxoak margotzeko.

Jolas daiteke bi modutan: banaka fitxak eginda edo plastifikatu ondoren lengoaia txokoan kolektibo eran.

Originala moldatu dut Fernandoren baimena izanik.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-02-21

NEGUKO ARROPA jolasa

Koloreak desberdintzeko jolas honetan, txikiek neguko arropak kokatu behar dituzte kolore berdinetako kartulinen gainean.

Inprimatu, moztu ertz zuria uzten eta plastifikatu.





Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-02-19

ZENBAKIAK IRAKURRI ETA IDATZI jolasa

Ziur aski neguko koadernoaren jolasaz gogoratzen duzue.

Oraingoan gauza bera egingo dugu irakur-idazketa lantzeko, eta, aldi berean, zenbakiak eta kopurua ere bai.

Kartel hauetan ere zenbakien izenetako letren kopurua esan daiteke. 

Bakarrik inprimatu, plastifikatu eta koardenatu espiralez goiko aldetik. Gero ezabatzen den errotuladorez, umeek zenbakien izenak idatziko dituzte gainean.













Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-02-16

10 IKUSMENA ENTRENATZEKO TXARTEL (2/3) jolasa

Beste 10 txartel ikusmen-bereizketa entrenatzeko ditugu hemen. 

Hauek ere desberdintasun bat dute, hortaz, 3 urtekoentzat aproposak dira.

Txartelak inprimatu ondoren, plastifikatu eta ezaba-errotuladore batekin bilatzen da akatsa.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-02-14

BOKALEKIN JOLASTEN jolasa

Jolas honekin bokalak desberdintzen hasiko dira.

Zuri-beltzez ere jartzen dut umeek margo ditzatela.




Irudiak jaisteko sakatu gainean