Mostrando entradas con la etiqueta Euskararen eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskararen eguna. Mostrar todas las entradas

EUSKARAREN IZPIAK


Euskararen eguna ospatzeko eskola-jarduera bat proposatzen dut: gela osoan LED kandelak piztea, eta, horrela, euskara gure bizitzak argitzen dituen argia dela gogoratzea.

Sakatu irudian

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019


Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, hemen duzue bere historia. 

Frantzisko Xabierkoaren egunean ospatzen da. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 

1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Eskoletan hamaika gauza egiten ditugu ospatzeko: dantzak, antzerkiak, magialdiak, ipuin-kontalariak... baina ahaztu ezin EUSKARAREN EGUNA GUZTIAK DIRELA.

Albisteak ikusteko sakatu irudiaren gainean

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2018


Euskaraldiak euskararen erabilera sozialaren aroa zabaldu nahi du. Ariketa horrek arreta eta indargunea helduengan jarriko badu ere hamaika egunez, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, pentsatu dugu haur eta gaztetxoekin girotze- eta hurbilpen-ariketak egin daitezkeela: horregatik sortu dugu material didaktiko xume hau.

IKASTETXEETAN ARITZEKO UNITATE DIDAKTIKOAK DAUDE PREST

Hemen uzten dut bideoklipa "HARTU KONTROLA, AUKERATU ROLA", abestia ondo ikasteko.


Goiko irudian sakatu ondo ulertzeko ekitaldia

EUSKARAREN EGUNA tailerrak

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da.

Gure eskolan Euskararen Astea egiten dugu eta ikas-saio desberdinak antolatzen ditugu.

Alde batetik, arratsaldez, tailerrak egiten ditugu. Horretarako haur hezkuntzako ume guztiak nahasten dira, 10 edo 12 kideko taldeak egiten.

Tailer hauek izan ohi dira:

1.-Euskara tailerra: banderina egin gure euskararen maskotarekin.

2.-Sukalde tailerra: fruta brotxeta, palomitak edo txokolatezko gailetak.

3.-Eskulan tailerra: makarroiz lepokoa egin.

4.-Makilaje tailerra: aurpegia margotu.

5.-Jolas libre tailerra.

6.-Patioko euskal kirol tailerra.

Bestaldetik, abenduaren 4an, eskola osoko festan parte hartzen dugu eta TXULALAI DANTZA egiten dugu guztien aurrean.

FRUTA BROTXETA

Osagarriak: anana naturala, kiwiak, bananak eta marrubiak edota gindak.
Errezeta: plateretan sakabanatu mozturiko fruta garbiak eta bestean makiltxoak izan. Mahai luzean jarri elementu guztiak eta umeak pasatuko dira iladan makila eta frutak txandaka hartzen. Bukatzeko apaindu txokolate likidoarekin eta serbileta batean utzi.


TXULALAI DANTZA