Cookien legearen adostuz, beste entitateen widget-ak kendu ditut blog honetatik. Norbait zeredozertaz ohartuz gero, mesedez, esan. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

2012-08-31

BUKATU DA, BUKATU DA, BUKATU DA, SE ACABÓ.

Hemen gaude berriro. Lan egiteko prest, ejem, ejem. 

Sakatu irudian eta oso abesti alaia entzungo duzue. Entzun ondoren ez bazaude animatuta, akabo, ez eman buelta gehiago, hilda zaudete.


2012-08-30

Umore pixkat (Mingote-ri omenaldia)

Oporraldia bukatzeko prest gaude, baina ez da hobe umore pixka batekin hastea?

Kurtso honetan Mingoteren desagertzea gertatu denez, omenaldi berezia egingo diot.






2012-08-29

Irudien bankua ANIMAL CLIPART

Animalien irudiak nahi? Hemen dituzue, ba!!!

Fitxak, txartelak, egutegiak, ordutegiak, horma-irudiak, koaderno-azalak... polit-politak gertuko zaizkigu.


Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-28

Jaisteko jokoak CDLIBRE

Bartolomé Sintes Marcok haurrentzako software webgune hau eskaintzen digu. Jokoak deskargatu, instalatu ordenagailuan eta, nahiz eta interneta ez izan, jolastu. 
Eskola askotan eskertuko dioten okurrentzia.


Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-27

Psikomotrizitatea - Elkarrizketa

Psikomotrizitatea benetan Haur Psikoterapia da gorputza erabiliz. (Bernard Aucouturier)

Ezin dut ukatu psikomotrizitatea nire arloko gustokoena dela. Elkarrizketa honetan alde inportanteak adierazten dira, horregatik inportantzia handia duelakoan nago.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-26

Familiaren test-a

Marrazkien inportantzia behin eta berriro esan dugu.
Baina ez dira bakarrik nabaritzen munduari buruzko duten ideiak, baizik eta bere familiaren irudia agertuko zaigu marrazkietan. Modu honetan, umearen kexkak, umearen ezinegonak eta umearen egoera hobeto ulertuko dugu. Baina, kontuz, oso delikatua da, ados?

Sakatu irudian sartzeko.(Xuxulanstrum-en irudia)

2012-08-24

0tik 5erako umearen eboluzio-garapena

Umearen gaitasunak, interesak eta ahalmenak oso-osoak dira. Garatzeko helduak gaude.

Lotura honetan ikasteko aukera daukagu. Aprobetxatu!!!
Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-20

Den dena umeen marrazkiei buruz

Gaia behin eta berriro ageriko da blog honetan, zeren niretzat umeen marrazkiak haien nortasuna, egoera eta sentimenduak adierazten baitituzte.

Antonio Machón arte horretan jantzita dago, itsuarena egitea delitua da.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-18

Sormena garatzeko teknikak

Batzuetan, nahiz eta hamar ordu eman, ez zaigu ezer bururatzen.

Hauek espezialistak dira, beraz, garantiazkoak.

Sakatu irudian sartzeko.


Irudia nire lagunarena da, hau da Carmen Romero-rena.

2012-08-16

Umeentzako adimen emozionala

Egilea: ALECUCHO inteligencia emocional para niños

2012-08-14

Webquest-ak egitea

Badakigu zer den webquest bat? Hemen ikasteko aukera daukagu: “una actividad de investigación en la que la información con la que interactúan los alumnos proviene total o parcialmente de recursos de la Internet (Dodge, 1995).

Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-12

Autoestimua

Ez da batere erraza autoestimua lortzea.
Umearen irudia bere inguruko helduekin zuzen lotuta dago.

Kontzeptua ondo ikasteko artikulua hau irakurri behar dugu.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-10

Psikomotrizitatea. Gela. Saioak.

Gure eskolan urte asko daramatzagu Aucouturier-ren psikomotrizitateko metodoa eramaten. Baina gure eskola luxo bat da, zeren gela berezia baitugu horretarako, eta hori, benetan, luxo bat da.

Ez naiz hasiko saioaren berezitasunak kontatzen, baina Ares González-ek, psikomotrizista diplomatua, bai.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-06

Umeen marrazkiak interpretatu

Umeek egiten dituzten marrazkietan gatazkak edo izakera isladatzen dira.
Orri honetan umeen marrazkiak nola interpretatzen diren ikasiko dugu.

Aupa!!!

Sakatu irudian sartzeko.

2012-08-02

Aucouturier-ren PSIKOMOTRIZITATEA

Badakigu zer den PSIKOMOTRIZITATEA. Jarduera sakon hau hobeto aztertzeko oso dokumentu egokia jarri dut sarrera honetan. Ikusi nahi duzue?

Sakatu irudian sartzeko.
Dokumentua ikusi dut "Associació per a l'expressió i la comunicació" orrian.