Mostrando entradas con la etiqueta puzzleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta puzzleak. Mostrar todas las entradas

KOPIATU ETA JOLASTU (8 fitxa) inauteriak

Fitxa hauekin 2 jolas mota egin ditzakete. Alde batetik kopiatu ezkerreko marrazkiaren koloreak eta bestaldetik moztu koloredun marrazkia eta 2 piezako puzzlea osatu.

Inauteriak izango dira berehala eta dibertitzeko aldia da. Mozorroak, maskarak eta antifazak dira aste horretako erregeak.

Asko ikasi eta asko dibertitu mozorratzen!!!

UDAZKENEKO PAISAIEN ESZENAK

Badakigu puzzleak funtsezkoak dira Haur Hezkuntzan.

Puzzleek gaitasun kognitiboak garatzen dituzte, hala nola memoria, arazoen ebazpena eta pentsamendu kritikoa, eta, aldi berean, eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa, motrizitate fina, pazientzia eta frustrazioarekiko tolerantzia hobetzen dituzte. Formak eta koloreak ezagutzea ere sustatzen dute, eta, lagunartean egiten badira, trebetasun sozialak eta talde-lanekoak garatzen dituzte.

6 puzzle hauek 9 pieza dituzte y 2 tamianetan daude. Horrela, haur handiek zein txikiek egin ditzakete.