Cookien legearen adostuz, beste entitateen widget-ak kendu ditut blog honetatik. Norbait zeredozertaz ohartuz gero, mesedez, esan. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

2018-12-30

ERREGE MAGOENTZAKO ESKUTITZAK

Errege Magoei umeek eta guk ere zerbait eskatzen diegu, horregatik eskutitzak behar ditugu. 

Eredu batzuk egin ditut. Hemen daude deskargatzeko prest.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-12-27

IRUDI GEOMETRIKOAK. kartelak

Ikasgelako kartelak dira hauek, Idoia-renak. Pedagogia terapeutikako irakasle honek material asko egin eta konpartitu egiten du. Aztertzea merezi du.

Irudietan estekak uzten ditut.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

2018-12-20

KARRAKA EGITEN. gabonak

Hau gure karraka da. 

Gabon-kantak abestean karraka honekin zarata egiten dugu akonpainamendu moduan.

Ur botila, arroza, gometsak eta... zarata egitera.


2018-12-18

BILATU MARRAZKI DESBERDINA. gabonak

Tapoia, partxis fitxa edo kartulinezko zirkulua jarriko dugu desberdina den marrazkiaren gainean.

Plastifikatu eta matematika txokoan jarrita jolas hau indibidualki edota taldeka egin daiteke.


Irudiak jaisteko sakatu gainean
iturria

2018-12-16

NOLA APAINDU IKASGELA OLENTZEROREN JAIA OSPATZEKO

Olentzeroren jaia egiteko eskola apaintzen dugu eta, konkretuki, gehiago apaintzen duguna psikomotrizitateko gela da (handiena da eta).

Lokarri batzuk, paperezko pinuak, paperezko izarrak eta pazientzia handia. 

Ah! Horma nagusia eszenatoki bezala uzteko... nire lagunaren eskua eta gure ahaleginak kokatzeko eta bertikala mantentzeko.

Jaian Olentzerok ikasgelarako jostailuak ekarriko dizkigu eta gu, bere ohorez, abesti batzuk, olerkiak eta antzerki pieza txikiak oparituko dizkiogu.

Haur Hezkuntzako guztiak elkartuko gara eta primeran izango gara gabon-kantak abesten eta dantzatzen.




2018-12-13

BILATU BERDINAK DIRENAK. gabonak

Gabonetako jenjibre gailetak ezagunak dira.

Berdinak direnak kokatu behar ditugu behar den lekuan.

Haurrek pozik osatuko dituzte fitxak. 




Irudiak jaisteko sakatu gainean
iturri

2018-12-11

GABONETAKO ZUHAITZ GEOMETRIKOAK

Bideoa bat ikustean zuhaitz hauek bururatu zitzaidan. 

Nik markatu nituen formak eta umeek moztu, sailkatu, konpondu eta itsatsi egin zituzten.

Oso politak geratu ziren, ez da?


2018-12-09

GABONETAKO PHOTOCALL-A

Gabonetan ikasgela eta ikastetxea apaintzen eta argazki milaka egiten ditugu.

Baina haurrei argazkiak ere gustatzen zaizkie, hortaz... photocall Olentzerorekin eta Mari Domigirekin egin genuen. 

Errezeta: kartoi batzuk birziklatuz, nire lagunaren eskua eta irudimena aprobetxatuz, nire ingenioa pixka bat gehituz eta... hemen duzue emaitza.




2018-12-06

IKASGELARAKO OLENTZEROREN OPARIAK

Gabonak denboraldi ona da jostailu berriak izateko ikasgelan. Hiruhilabetea bukatzear dago eta zerbait berriztea komeni zaigu.

Horregatik Olentzeroren opariak jasotzeko irrikitan gaude.

Andereñok Olentzerori enkargua egiten diogu eta arratsalde batean geratu, jostailu, ipuin, material eta tresna aproposak aztertu eta... prest.

Aurten aurkezten dizkizuet tresna miragarri hauek: BIDE GRAFIKOAK. Umeen gustokoak dira eta oso ondo etorriko dira motrizitate fina garatzeko.

NATHANekoak dira eta online ere eska daitezke (ikusteko estekan sakatu). 





Horiek edo guk egin duguna, jostailu bana txoko bakoitzetarako.

2018-12-04

DURANGOKO AZOKA 2018


Urtero bezala, Durango letra eta musika nobedadeak aurkeztuko dira.

Gabonak hurbil daude, aukera ezinbestekoa da gure opariak erosteko. 

Umeekin ere joatea izugarria izango da. Azoka ikusi ondoren, Durangotik bueltatxo bat ematea primerakoa izan daiteke.
Sakatu irudiaren gainean