Mostrando entradas con la etiqueta dokumentazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta dokumentazioa. Mostrar todas las entradas

HAUR HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOAK EGITEKO GIDA

Esteka honetan Hezkuntza Saila Haur Hezkuntzarako egiten ari den gidak daude. 

Badirudi gure kurrikuluma bukatzen ari dela. 

Oraingoz bakarriz ikas-egoera diseinatzeko txantiloia dago.

Espero dezagun laster izango dugula eskolan lan egiteko behar dugun gida.

Irudian sakatu

Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa. Arreta Goiztiarra

Ezaguna da, dudarik gabe, baina noizean behin gogoratzea non dagoen ez dago gaizki.

Orain arte diseinatutako jardun garrantzitsuenetako bat haurren garapenari jarraipena gertutik egiteko premiarekin loturik dago.

Protokolo honen helburua zera da, garapenean izan daitezkeen nahasmenduak goiz detektatzea, hezkuntza-laguntzarekin lotutako premia espezifikoak eragin ditzaketen trataera ematea.

Jaisteko sakatu irudiaren gainean

ZEINU-HIZKUNTZA. HITZAK AURPEGI-ESKUETAN

Zeinu-mintzairaren barruan bi zati daude: letra bakoitza nola esaten den adierazten duen alfabetoa eta hitzak edo ekintza uzkurrak adierazten dituzten kontzeptuen hizkuntza.

Interesgarria da adituek ez ezik, haurrek hizkuntza hori ezagutzea, behar duten pertsonek daukaten zailtasun handia uler dezaten.

Hona hemen baliabide batzuk:





HORRELAKOA NAIZ koadernotxoak

Irakasleok eta gurasoek Haur Hezkuntzako umeak nolakoak diren soberan dakigu, baina noizean behin gogoraraztea komeni zaigu.

Agian iraileko gauza delakoan zaudete, baina, nire ustez, gurosoei pasa beharko dizkiegu horrelako koaderniloak erdi kurtsoan ere, badaezpada.

Dena den, ez baduzue orain banatu, gorde eta kurtso hasieran...

Noski, hauek eskola batekoak dira, gureak moldatu behar ditugu, baina oinarriz hartuta...

2 URTEKOA

3 URTEKOA

4 URTEKOA

5 URTEKOA

6 HUTSEGITE HORRI (2/2) ikasmateriala

Umeen hutsegiteak kontrolatzea inportante iruditzen zait. Horrela zer edo zer gertatzen dela nabarituko dugu eta lehen bait lehen konpondu ahal da.

Hemen duzue bigarren eta azken entrega, momentuz.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

6 HUTSEGITE HORRI (1/2) ikasmateriala

Lehen paper sinple batekin hutsegiteak kontrolatzen nituen. Orain, teknologia garaian, ordenagailuz egindako orrietan egiten dut. Denbora aurrera doa, ez da? 

12 hilabete, 12 hutsegite-parte. Gaur lehenengo entrega, bi egun barru bigarrena. 

Izugarri disfrutatu dut egitean. Zuen gustokoa izatea espero dut.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

HAURREN GARAPENAREN JARRAIPENERAKO PROTOKOLOA dokumentuak

Orain dela urte gutxi, Eusko Jaurlaritzatik heldu zitzaigun dokumentu hau "denbora galtzeko" gauza zela pentsatu genuen, zeren umeekin gaudenok badakigu primeran nola dauden, zer gertatzen zaien eta nola murgiltzen diren gure umeak eskolan (egunero umeak behatzen ditugu eta).

Lehen urtean kostata baina egin genuen, hurrengo urteetan erraztasun gehiagorekin bete genuen eta azken urte hauetan, denbora da, dudarik gabe, baina gero eta hobeto betetzen dugu eta gero eta hobeto ikusten ditugu abantailak. 

Horregatik, nahiz eta ezaguna izan, hemen uztea, ordenagailuan datorren kurtsoan izateko, inportantea dela ustetan nago.


Dokumentua jaisteko sakatu gainean

IPUINAK HASTEKO ETA BUKATZEKO FORMULAK dokumentua

Ia egunero ipuinak kontatzen ditugu klasean. 

Eta ia egunero ipuina hasteko eta bukatzeko formula berdinak erabiltzen ditugu. 

Dokumentu honekin formula desberdinak ikasiko ditugu, guk geuk baita gure umeek ere, horrela ipuinak "desberdinak izando dira".


Irudiak jaisteko sakatu gainean

JOSTAILUAK, NOLA AUKERATU


Errege Maguek, Olentzerok, O Apalpadorrek, Tió de Nadal-ek, Esteruk, El Angulerok, Papá Noel-ek edo Santa Claus-ek umeentzako opariak ekarri beharko dituzte, baina zein izango da onena? egokiena? beharrezkoena?...

Jostailuak erosi baino lehen galdera batzuk egitea lagungarria izango da.

Ez dut jostailuen eta jolasen inportantziaz hitz egingo, guztiok gaude honen gainean eta, baina batzuetan kexkaz suertatzen dira.

Argi eta garbi uzteko, zerrenda bat egin dut ondo baino hobeto azaltzen duten web orri batzuekin.


Gaztelaniaz ere aurkitu ditut orri batzuk aholku interesgarriekin. Hemen dugu zerrenda.


Nire lagunak, Sandra Luz-ek, Mi sala amarilla blogean jostailuei buruzko sarrera argitaratu zuen, sakatu estekan sartzeko eta aztertzeko.


Haurrekin hitz egiten hasteko

http://es.calameo.com/read/00283212347e78f09caa6
"Umetan erraza da euskara ikastea." esaten digute Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunetik.  Baina kezka asko sortzen dira hizkuntza hasten garenean.

Liburu honekin, zalantza batzuk argituko dira eta, bide batez, aholkuak eta ekintzak aurkituko ditugu.

Sakatu irudiaren gainean

Umore pixkat (Mingote-ri omenaldia)

Oporraldia bukatzeko prest gaude, baina ez da hobe umore pixka batekin hastea?

Kurtso honetan Mingoteren desagertzea gertatu denez, omenaldi berezia egingo diot.








Psikomotrizitatea - Elkarrizketa

Psikomotrizitatea benetan Haur Psikoterapia da gorputza erabiliz. (Bernard Aucouturier)

Ezin dut ukatu psikomotrizitatea nire arloko gustokoena dela. Elkarrizketa honetan alde inportanteak adierazten dira, horregatik inportantzia handia duelakoan nago.

Sakatu irudian sartzeko.

Familiaren test-a

Marrazkien inportantzia behin eta berriro esan dugu.
Baina ez dira bakarrik nabaritzen munduari buruzko duten ideiak, baizik eta bere familiaren irudia agertuko zaigu marrazkietan. Modu honetan, umearen kexkak, umearen ezinegonak eta umearen egoera hobeto ulertuko dugu. Baina, kontuz, oso delikatua da, ados?

Sakatu irudian sartzeko.(Xuxulanstrum-en irudia)

0tik 5erako umearen eboluzio-garapena

Umearen gaitasunak, interesak eta ahalmenak oso-osoak dira. Garatzeko helduak gaude.

Lotura honetan ikasteko aukera daukagu. Aprobetxatu!!!
Sakatu irudian sartzeko.

Den dena umeen marrazkiei buruz

Gaia behin eta berriro ageriko da blog honetan, zeren niretzat umeen marrazkiak haien nortasuna, egoera eta sentimenduak adierazten baitituzte.

Antonio Machón arte horretan jantzita dago, itsuarena egitea delitua da.

Sakatu irudian sartzeko.

Sormena garatzeko teknikak

Batzuetan, nahiz eta hamar ordu eman, ez zaigu ezer bururatzen.

Hauek espezialistak dira, beraz, garantiazkoak.

Sakatu irudian sartzeko.


Irudia nire lagunarena da, hau da Carmen Romero-rena.

Umeentzako adimen emozionala

Egilea: ALECUCHO inteligencia emocional para niños