2009-12-21

HHko eta LHko EKINTZAK - EDEBE argitaletxea


Edebe argitaletxeak azalaratutako ekintzak, bai Haur Hezkuntzarako, bai Lehen Hezkuntzarako, jasoko dituzu esteka honetan.

Teklatua ikasteko, ipuinak entzuteko eta ulertzeko, oroimen jokuak, labirintoak, hizkuntza eta matematika edozein mailatako gaiak sakontzeko eta hainbat jarduera aurki ditzakegu Web orri honetan. EDEBE materialak

2009-12-17

Margotzeko marrazkiak


Hemen dituzue margotzeko marrazkiak.
Margotu eta gero, inprimatu, gorde edo lagun bati bidali emailez aukerak ditugu.

Sakatu irudian sartzeko.

2009-12-06

CLIC JARDUERAK II

Guk egindako jarduerak:
(Egin klik marrazkietan jarduerak jaisteko)

BARRUAN
Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Gauza baten barruan aurkitzen ditugun gauzak, normalean, lotu behar dira ekintza honetan.




ORDENATU MARRAZKIAK


Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Irudiak ordenatu behar dira, tamainaren arabera.



IRUDIAK


Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Irudiak eta zehaztasunik gabeko itzala lotu behar dira.





FORMAK



Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Ohizko gauzen siluetak dagozkien figura geometrikoekin lotzea da helburua.



BITXIAK



Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Serie bat emanda, egon behar ez dena aurkitu behar da.

2009-12-04

CLIC JARDUERAK I

Guk egindako jarduerak:
(Egin klik marrazkietan jarduerak jaisteko)

ZATIAK

Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Gauzak erdibituta daude, zati bakoitzaren bikotea aurkitu behar da.




DESBERDINTASUNAK


Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Ez dira marrazki berdinak, desberdintasunak bilatu behar dira. Puzzle batzuk ere tartekatuta daude.






ZEIN DA ZEIN?


Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Hainbat aldaketak agertzen dira irudietan, bilatu eta lotu behar zuri-beltzeko irudiekin.





BERDINAK



Adina: 3, 4 eta 5 urte.

Ekintza: Ereduari berdinak diren irudiak seinalatu behar dira.


2009-12-03

Haur Hezkuntzako Curriculumaren laburpena

Printzipio orokorrak
Izaera berezkoa duen hezkuntza-etapa hau 0 urtetik 6ra bitarteko haurrei bideratua da.
Borondatezkoa da eta bi ziklotan banaturik dago: lehena, 3 urtera artekoena, eta bigarrena, 3 urtetik
6ra artekoena.
Hezkuntza-etapa horretako bigarren zikloa doakoa izaten jarraituko du.
Ikastetxeek proposamen pedagogikoa gauzatu beharko dute ziklo bakoitzerako.

Xedea
Neska-mutikoen garapen fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala garatzen laguntzea.

Arloak
Haur Hezkuntzaren hezkuntza-edukiak arlo hauetan banaturik daude:
• Norbere buruaren ezagutza eta autonomia pertsonala.
• Inguruaren ezagutza.
• Hizkuntzak: komunikazioa eta adieraz-pena.
Haur Hezkuntzaren bigarren zikloan, irakurketarako eta idazketarako lehen hurbilketa sustatuko
da, baita oinarrizko zenbaki-trebetasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta
irudi- nahiz musika-espresioak goiz ikasten hasteko esperientziak ere.
Era berean, eta batez ere azken urtean, atzerriko hizkuntzarako lehen hurbilketa sustatuko da.

Irakasleak
Haur Hezkuntzaren lehen zikloko haurren zuzeneko hezkuntza-arreta Maisu-titulua eta Haur
Hezkuntzako espezialitatea, edota Gradu-titulu baliokidea duten profesionalen esku egongo da eta,
hala badagokio, adin horretako haurrak zaintzeko behar bezalako titulazioa duten beste langile batzuen
esku.
Haur Hezkuntzaren bigarren zikloa Maisu-titulua eta Haur Hezkuntzako espezialitatea, edo Gradutitulu
baliokidea duten irakasleek emango dute eta, eman beharreko irakaskuntzek eskatzen dutenean,
beste espezialitate batzuetako irakasleen laguntza izan dezakete.


Informazio hau Hezkuntza Sailatik hartuta dago.

2009-11-20

HHko CURRIKULUMA


2009ko urtarilaren 30eko DEKRETUAn Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako Curriculuma argitaratu zen.

Zehatz-mehatz aztertu nahi baduzue esteka honetan daukazue.

2009-11-02

Blog honen helburuak

Aspalditik nire ikastetxean umeek eralbiltzen dituzten Hezkuntza Softwarearen zerrenda egitea pentsatuta neukan. Modu horretan, eskolako Haur Hezkuntzako irakasleok ti-ta batean ikusiko genuke zer aukera ditugun egunero lana indartzeko edo osatzeko. Ideia hona iruditu zitzaidan, baina gauza asko pasatu dira pentsatu nuenetik. Ea orain lanean jartzen garen eta eralbilgarri bihurtzen zaigun. 
Gaztelaniaz beste blog dut. Ikusi nahi baduzu... hemen dago.