Mostrando entradas con la etiqueta koloreak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta koloreak. Mostrar todas las entradas
KOPIATU ETA JOLASTU (8 fitxa) inauteriak
Fitxa hauekin 2 jolas mota egin ditzakete. Alde batetik kopiatu ezkerreko marrazkiaren koloreak eta bestaldetik moztu koloredun marrazkia eta 2 piezako puzzlea osatu.
Inauteriak izango dira berehala eta dibertitzeko aldia da. Mozorroak, maskarak eta antifazak dira aste horretako erregeak.
Asko ikasi eta asko dibertitu mozorratzen!!!
KOLOREEN MUGA txokoak
Txoko hau berezia da, ikusmen-desberdintzearekin eta koloreekin zerikusia duen guztia landuko baita bertan.
Batez ere 2 edo 3 urtetan oso erabilgarria izango da.
Txoko hau aurkezteko, xafla hauek kolore-orban desberdinekin egin ditzakegu, haur guztiak tonalitateak eta koloreak ondo bereizteko gai diren ikusteko.
Kolorearekin lotutako material asko landu daitezke ikasturtean zehar.
Txantiloi batzuk utziko dizkizuet, baina interesgarriagoa da bakoitzak berea egitea, interesatzen zaizkigun koloreak lantzeko.
KOLOREAK IKASTEKO JOLASA babarrunak
Jolasa babarrun bakoitza dagokion ontzian jartzean datza.
6 kolore desberdin daude.
Joko hau oso egokia da 2 eta 3 urteko txikienentzat.
SAGARRONDOAREN KOLOREAK UDAZKENEAN
"Sagarrondo" jolas hezitzailea 2 urte inguruko haurren pentsamendu logikoa, memoria, ikusmen-pertzepzioa eta motrizitate fina hobetzeko diseinatuta dago.
Zuhaitzean sagarrak jarri behar dira, patroien arabera.
Jardueren orriak doan inprimatu eta 9 patroi-txartel eta sagar moztu. Aukeratu txartel bat eta eskatu umeari sagarrak zuhaitzean jartzeko bertan agertzen diren leku berberetan.
Haurrek adin handiagoa badute, patroia buruz ikasteko eta memoria-patroia errepikatzeko eska diezaiekegu.
TRIKIREN GAILETAK koloreak eta kopurua lantzen
Joko honetan Trikiri merienda emango diogu.
Lehenik, Trikiren irudia kartoizko kaxa batean itsatsiko dugu, eta koloretako gailetak moztuko ditugu. Nahi adina gaileta inprima daitezke.
Gailetak erretilu batean uzten dira, eta 2 dado botako dira, zer kantitate eta kolore izan behar duten jakiteko.
Gero, ahoko irekiduratik sartuko ditugu gailetak.
Jokalariek dadoak botatzen dituzte txandaka eta azken gaileta ematen diona irabazlea izango da .
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)










































