2012-01-31

PAKEA OSPATZEN

Anak,nire lagunak, "Pakearen eguna" ospatzeko LIM jarduera hau egin du. Bideo bat, ipuin bat eta jarduera batzuk daude barnean.

Eskerrika asko, Ana, zure lanagatik.

Arbela digitalean jartzeko aproposak dira ekintak.

2012-01-28

Joko errazak LITERACY CENTER

Erabiltzeko erraztasuna eta edukiak nabarmenduko ditut.

Aurkituko ditugu ekintzak dira: letrak, zenbakiak, figurak, koloreak. Txikientzat egokiena dudarik gabe.

Lau hizkuntza hauetan dago: inglesa, frantzesa, gaztelania eta alemaniarra.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-26

Sagua lantzen EDUCAMADRID

Joko honek bi ariketa errazak ditu saguaren ezkerreko botoiarekin praktikatzeko (klikatu).

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-24

Hirukiak CLAN TV

Ezagunak dira hirukiak eta haien abenturak, baina web honetan beraien bideoak, jokoak eta marrazkiak eskura daitezke. Zoragarri pasatzen dugu pertsonaia hauekin, ez da?

Orria ingelesez ere aurkituko dugu.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-22

Jugar juntos gloga

"Jugar juntos" gurasoentzako web orria da. Joko desberdinak ikusteko horma-irudi bat sortu dut.
Arbela digitalean ere jar daiteke eta horrela errazago jolastuko dute umeek.

2012-01-20

Grafiak PDI GENMAGIC

Arbela Digitala erabiltzeko ezinbesteko aukera da ariketa hau. Umeek, banan-banan, bokalen grafiak egin ditzakete, gainontzekoek beste lan egiten duten bitartean.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-18

Bit on-line NTIC

Bit-ekin zuzenki jolas daiteke jarduera honetan. 4 zatitan dago sailkatuta: irudiak, zenbakiak, hitzak (gaztelaniaz) eta ingelesa.

Dudarik gabe jolas dezakegu bai ordenagailuan, bai arbela digitalean.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-16

Mundu birtuala POCOYÓ

Abentura birtuala izateko "Pocoyó"ren munduan sartuko gara.

Erregistroa egitea beharrezkoa da, baina eskolako izenarekin eta emailarekin egin dezakegu.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-14

Matematika jokoak JAIONERE

Lotura honetan Internetetik deskargatzeko eta gero ordenagailuan instalatzeko matematika joko asko daude.
Joko hauek aproposak dira 5 urtekoentzat eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat.

Egileak jokoak Hezkuntza Premia Berezia duten ikasleentzat prestatzen ditu, baina edozein gelatan erabilgarria da.

Jokoak euskeraz eta gaztelaniaz daude.

Pincha en la imagen.

2012-01-12

Irudiak WPCLIPART

Era guztietako irudiak animaliak, jaiak, ordenagailua, janaria... eta edozein formatotan.

Weben bertan editatu ahal dira.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-10

Ipuinak LA LUNA NARANJA

Web izugarri honetan umeentzako eta gazteentzako ipuinak ikusiko ditugu. Zein idazleen, zein marrazkilarien obra berri-berriak ikus ditzakegu.

Aztertzea eta disfrutatzea merizi du.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-08

Glog Pingu bideoak

Pingu Suitzan sortutako plastilinazko pertsonaia da. Bat dator umeekin eta mundua ikusteko erarekin.Pinguren abenturak guztioi gustatzen zaizkigu eta pinguineraz hitz egiten dugu primeran, ez da?
Egia esateko, umeek pasatzen dituzten egoera arruntak oso ondo kontatzen ditu eta, horregatik, gatazkak bideratzeko edota egoera pertsonalak konpontzeko erabili ohi ditugu Pinguren bideoak.
Horma-irudi interaktibo honetan 12 egoera desberdinak ikus daitezke.




2012-01-06

SERAFIN barraskiloa ONCE

Serafin barraskiloaren ipuina dugu oraingoan. Lehenengo aukeratuko dugu nahi dugun hizkuntza eta gero aukeratu: kontatu ipuin osoa, kontatu ipuin atalka, maskota aukeratu, jokoak...


Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-05

Minijokoak

Errege Maguen zain gaude!! Bitartean jolastuko dugu minijoko hauekin!!

Guztiak ez dira errazak!!!

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-04

Errege Maguak

Errege Maguak dira, dudarik gabe, gehien gustatzen zaizkigun pertsonaiak eta umeei zer esanik ez, opariak ekartzen dituzte eta. Baina, badakigu haien Benetako Historia? Jakiteko aukera dugu orain, horretarako
Sakatu irudian sartzeko.






Aupa! ez ahaztu gutuna!! eskuz edo digitalez egin daiteke. Kasu honetan interneten bidez egingo dugu, zer modernoak garen, eh??

Sakatu irudian sartzeko.

2012-01-01

URTE BERRIA, BIZITZA BERRIA



Gaurko buruko minak eta ajeak disfrutatzen utziko dizuelakoan nago. Urtea hasteko poztasuna da onena, dudarik gabe.