2020-03-30

KORONABIRUS DUT IZENA ipuina

Daukagun egoera ez da batere erraza gure umeei kontatzeko.

Ipuin honekin errazagoa egingo zaigu, ziur.

Ipuina kontatu eta gero, marrazkiren bat edota antzerki txikia egin dezakete.

Ipuin jaisteko sakatu gainean

2020-03-25

OINARRIZKO KONTZEPTUAK jolasa

Oinarrizko kontzeptuak landu ahal ditugu jolas honekin.

Txartelek kontrako kontzeptuak dituzte eta bikoteka edo banaka jolas daiteke matematika txokoan.

Hasteko,batzarraren erdian txartelak jarrita, lotuko eta azalduko ditugu zeinek diren kontzeptu horien izenak eta esanahiak.

Inprimatu, erditik moztu eta... jolastera!!!!












Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-03-20

BATUKETAK fitxak

Fitxa hauek dira inprimatzeko eta plastikozko zorroetako barruan jartzeko. Errotuladore ezabaezina erabiliz gero, trapu batekin garbi utziko dugu. (Beste sarrera batean azaldu nuen zorroak dira).

Horrela, behin inprimatzean tinta gutxi erabiliko dugu eta ekologiari keinua egingo diogu.







Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-03-18

TIMMYREN ABENTURAK bideoak

Astero ikusten dugu Timmyren bideo bat eta gero, batzarrean, komentatu egiten dugu.

Timmy ardi txikia da eta gertatzen zaiona, askotan eskolan ere gertatzen zaigu, horregatik txikiek ikusten dituzte atalak zur eta lur, betile bat mugitu barik.

Mutuak direnez, berdin da zein hizkuntzatan dauden. Hauek errusiarrak dira, baino kalitatea ezin hobea dute.

Lehenengo denboraldi osoa da, hau da, 26 atal desberdin= erdi urte. 

Bideoak ikusteko sakatu gainean

2020-03-13

MITOLOGI PARK app

Zer aurkituko duzu Mitologi Park app-ean?

Olentzero, Basajaun, Mari, Tartalo... Euskal mitologiaren pertsonaia nagusiek 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako joko hezitzaile batzuk aurkeztuko dizkigute. 

Haiekin batera, puzzleak egingo ditugu, ezkutuan dauden objektuak aurkituko ditugu, ehunka galderei erantzungo diegu… eta Olentzerori opariak banatzen ere lagunduko diogu! 

Mitologi Park Android gailuetarako doako aplikazioa da. Etxeko txikienek ondo pasatzeko eta, era berean, euskal mitologiaren inguruan ikasi eta pertsonaia nagusiak ezagutzeko pentsatuta dago.

Sakatu irudiaren gainean

2020-03-06

IPUIN KONTALARIA app

Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!


Sakatu irudiaren gainean