2021-10-21

PAREKATU ABC HONTZAK jolasa

Joko honetan hontzak letra larriekin eta hontzak letra xeheekin parekatu behar ditugu.

Jokatzeko modu gehiago daude, adibidez:

  • Ebaki ondoren, ordena alfabetikoan jarri. Alde batetik maiuskulak eta bestetik minuskulak.
  • Haurren artean banatu eta bikotekidea aurkitu.
  • Hontzak poltsa batean sartu. Bat atera eta letra horretatik hasten diren hitzak esan.
  • Hitzak osatzeko letrak erabiltzea.
  • Hontzak bi aldiz inprimatuz, memoryra jolastea.







PDF jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

2021-10-18

MOTRIZITATE FINA LANTZEN hostoak


Motrizitate fina landuko dugu udazkenean erortzen diren hostoekin.

Botoiak, plastilinazko bolatxoak, hatzekin margotzea, argizariekin margotzea, paperezko bolak jartzea... eta bururatzen zaigun guztia erabil dezakegu zirkulu zurien gainean jartzeko.







PDF jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

2021-10-13

BELDUR-ASTEKO KOADERNOTXOA halloween


Berehala dator Halloween edo beldur-astea, nik deitzen diodan bezala.

Hemen uzten ditut gozatzeko eta ikasteko egin ditudan jarduera batzuk.
















PDF jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

2021-10-11

MARRAZTU LAGUNAK ETA MARGOTU GELA

Haurren gela berdina da, baina benetan horrela ikusten dute?
Irudi hau haur bakoitzaren irudimena eta sentiberatasuna ezagutzeko egokitu dut, orain bere txanda da.
Gero, nahi izanez gero, batzarrean komentatuko ditugu ekoizpenak.

Irudia jaisteko sakatu gainean