2020-05-25

MAISU, BEITU ZER EGIN DUDAN! doako ipuina

Milaka gauza egin daitezke etxean ez aspertzeko eta ikasteko aldi berean.

Ipuin honetan aukera paregabeak aurkituko ditugu umeak laguntzeko, bultzatzeko, ikasteko eta dibertitzeko.

Ni laguntzailea izan naiz, honetan ere.

Ipuina jaisteko sakatu gainean

2020-05-22

MAISU, ETA ORAIN ZER EGITEN DUT? doako ipuina

Doako liburu honekin denboraldi hau haurrentzat eramangarriagoak izan daitezen.

Ikastetxera joaterik ez badugu ere, etxetik ikasten jarrai dezakegula, jarduera ludiko eta dibertigarriak eginez.

Izan ere, ikasteak ez du asperduraren sinonimo izan behar.

Ni laguntzailea izan naiz.

Ipuina jaisteko sakatu gainean

2020-05-20

ASKOTARIKO ELEMENTUEN MEMORY jolasa

Memory bat egingo dugu txartelatxo hauekin.

Adinaren arabera, txartel gehiago edo gutxiago erabiliko ditugu.

Ikusmen-bereizketa eta arreta mantentzeko paregabea da.

Etxean edo eskolan jolasteko jolasa da, nagusiekin edota lagunekin.

Inprimatzea, moztea eta plastifikatzea komeni da denbora dexente iraun dezan. 








Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-05-18

NOR DA? jolasa

Logika erabiltzeko jolas interaktiboa da hau.

Neskaren edo mutilaren bat bilatu behar dugu 4 pista entzun ondoren.

3 maila daude: erraza, tartekoa eta zaila.

Aupa!!!! Bilatzera!!!!


Jolasteko sakatu irudiaren gainean

2020-05-13

PAPEREZKO TXOTXONGILOAK eskulanak

Paperezko poltsekin txotxongiloak egingo ditugu.

Sei animalia desberdinak egiteko txantiloiak daude.

Inprimatu, moztu eta itsatsi poltsetan besterik ez dugu egin behar. Hontza da eredua.

Jolastera!!!!! 






Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-05-11

HIRU TXERRIKUMEAK eta BESTE IPUIN KLASIKOAK ipuina

Orrialde honetan ipuin klasikoak aurkituko ditugu.

Ipuinak ikusteko flash behar dugu.

Hauek dira:

Hiru txerrikumeak
Edurne Zuri eta zazpi ipotxak
Txanogorritxo
Txokolatezko etxea
Ahatetxo itsusia
Sagutxo pinpirina
Hir hartxatxoak

Ipuinak ikusteko eta entzuteko sakatu irudiaren gainean

2020-05-06

ZENBAKIEN PUZZLEAK jolasa

Zenbakiak ikasteko puzzle hauek dira egokienak.

0tik 9ra arte koloredun piezak ondo lotu behar dira zenbaki osoak lortzeko.

Aupa!!!!

Irudiak jaisteko sakatu gainean

2020-05-04

HIZTEGIA LANTZEN jolasa

Hiztegia lantzeko ezinbestekoa da web orri hau.

8 gai desberdinak ditu.

Jolas batekin gai-lexikoa ikasiko dute umeek.

Jolasteko sakatu irudiaren gainean