Mostrando entradas con la etiqueta bloke logikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bloke logikoak. Mostrar todas las entradas

ORIENTAZIO ESPAZIALEKO JOKOA (bloke logikoak)

Orientazio espaziala eta ikusmen-diskriminazioa garatzeko jokoa.

Ezin hobea klaseko bloke logikoekin lan egiteko eta, horrela, oinarrizko koloreak eta forma geometriko garrantzitsuenak (zirkulua, karratua, triangelua eta angeluzuzena) ezagutzeko.

Jokoak 16 txartel desberdin ditu eta plastifikatu egin behar dira denbora luzez eta txiki askorekin erabili ahal izateko.

Txartelen irudiak osatu ondoren, adierazitako irudiak goian edo behean dauden aukeratu behar dugu. Horrela, espazio-lotura oso produktiboa izango dugu espazio-kontzeptua garatzeko.



MULTZOEKIN JOLASTUZ bloke logikoak

Zinta itsaskorrarekin irudi geometrikoak lurrean eginda, bloke logikoak behar den lekuan kokatuko ditugu, eta multzoen teoria ikasten hasiko gara.

Aurrerakoan taulak eta ezaugarriak etorriko dira, baina orain, eta lehen pauso moduan, honekin konformatu behar.