Mostrando entradas con la etiqueta txokoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta txokoak. Mostrar todas las entradas

KOLOREEN MUGA txokoak

Txoko hau berezia da, ikusmen-desberdintzearekin eta koloreekin zerikusia duen guztia landuko baita bertan.

Batez ere 2 edo 3 urtetan oso erabilgarria izango da.

Txoko hau aurkezteko, xafla hauek kolore-orban desberdinekin egin ditzakegu, haur guztiak tonalitateak eta koloreak ondo bereizteko gai diren ikusteko.

Kolorearekin lotutako material asko landu daitezke ikasturtean zehar.

Txantiloi batzuk utziko dizkizuet, baina interesgarriagoa da bakoitzak berea egitea, interesatzen zaizkigun koloreak lantzeko.






IKASGELAKO TXOKOETAKO EDO EREMUETAKO KARTELAK ikasgela

Gure gelak espazio berezituetan banatzen ditugu, hainbat jarduera egiteko txokoak antolatzen ditugu. 

Haurrak dira beren garapenaren protagonistak zentzu guztietan, horregatik gure txokoak irekiak dira.

Haurrek dituzten gaitasunak jorratzeko eta garatzeko aukerak eskaintzen zaizkie txokoak egitean. Era honetan sormena eta autonomia garatzen laguntzen da. 

21 kartel desberdin egin ditut espazio horiek ikasgelan markatu ahal izateko. 21 kartel egiteak ez du esan nahi 21 txoko egin behar direla, noski. Aukera asko izatekoa da, noski.

Leku desberdinetan jartzen ditugunez, 21 kartel hauek hiru neurritan prestatu ditut: handiak, ertainak eta txikiak.

Zuen gustukoak izatea espero dut.

Besteren bat behar baduzue, esan eta egingo dut.

Adibide gisa, batzuk hemen uzten ditut.









TXOKOAK 5 urteko umeen kartelak

5 urteetan gaika erabakitzen dira txokoak. Umeek, gaiaren hiztegiz oinarrituta, nahi dituzten elementuen artean bozkatzen dituzte.

Adibide batzuk uzten ditut: Hostoak (udazkenaren gaian) eta garraio-bideak.



Irudiak jaisteko sakatu gainean

TXOKOAK 4 urteko umeen kartelak

4 urteko ikasgelako umeen txokoetan dinosaurioak jarri nituen belkrorekin izenak jartzeko.

Memory txiki bat egin nuen irudiekin eta izenekin.

Zuri-beltzeko ereduak umeek margotu eta moztu ondoren etxera eraman zituzten.

Dinosaurioen izenak berehala ikasi zituzten eta gustora egon ziren ikasturtean zehar, ez zuten aldatu nahi.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

TXOKOAK 3 urteko umeen kartelak

3 urteetan umeen txokoko kartelak egiteko animaliak jarri nituen.

Koloreko folio batean inprimatu, plastifikatu eta belkrorekin umeen argazkiak eta izenak itsatsi eta listo.

Beste egun batean, animalien irudiak zuri-beltzean umeei eman nizkien, guztiak mahai gainean jarrita bakoitzak berea zein zen pentsatzeko, aukeratzeko eta margotzeko. 

Nik moztu nituen eta inperdible batekin jarri nizkien jertsean etxera eramateko.

Horrela zein zen norberaren txokoa ikasi zuten baita familiak ere.










Irudiak jaisteko sakatu gainean

TXOKOAK 5 urteko guneetako kartelak

5 urteko gelan 5 txoko egin daitezke gure eskolan batzarreko borobila ere erabiliz.

Umeek zenbakiak margotuko dituzte eta hitzak haiek egingo dituzte ere.






Irudiak jaisteko sakatu gainean

TXOKOAK 4 urteko guneetako kartelak

Gure eskolan bakarrik 4 txoko sartzen dira, horregatik 4 urteko ikasgelako txokoetan irudi hauek eta izenburu hauek jarri nituen. 

Umeek letrak margotu zituzten, gero moztu, plastifikatu eta kurtso bukaeran sakabanatu.




















Irudiak jaisteko sakatu gainean