Mostrando entradas con la etiqueta DotDay. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta DotDay. Mostrar todas las entradas

ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - IRAILA - KANDINSKY + PUNTUAREN EGUNA

ARTE IKASTEKO PROIEKTUAn margolari batzuen artelanak eta bizitza ezagutzea propasatu nuen.

Hilabete bakoitzean margolari desberdina izango da protagonista.

Irailean, eta Puntuaren Eguna aprobetxatuz, KANDINSKY da nire aukera.

Ikusten duzuenez, "Kolore-estudioa: zirkulu zentrokideak dituzten karratuak" da artelanarik aproposena.

Horretarako teknika desberdinak erabil daitezke. Hemen nire aukerak dituzue:
1. patroia emanda, pintzelarekin, hatzarekin edo kolore-lapizekin margotzea.
2. hainbat tamainatako kartulinezko zirkuluak moztea eta ordena egokian itsastea.
3. karratu bakarra egin, zirkuluz osatuta, eta gortina moduko bat egitea.

Hemen dituzue adibideak.

PUNTUAREN ZUHAITZA (Reynolds eta Kandinsky)

Irailaren 15aren inguruan PUNTUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da, sormenerako jaia. 

Peter H. Reynoldsen liburua irakurri eta batzarrean hari buruz hitz egitea da nire ohitura.

Ondoren, marrazki bat egingo dugu orri zuri batean, folioaren edozein gunetan jarritako puntu batetik hasita.

Azkenik, eskulan bat egiten dugu, puntua protagonista izanik.

Hemen uzten dizuet, Reynolds eta Kandinsky puntuaren artistak oinarrituta, ideia handi bat.


THE INTERNATIONAL DOT DAY 2023 ideak eta jolasa

Irailaren 15aren inguruan puntuaren eguna ospatzen da. Sormena eta lankidetza sortu nahi dituen ospakizuna.

Kandinsky aitzakiatzat hartuta, artelan handiak egin ditzakegu, puntu batean hasten direnak.

Sakatu irudiaren gainean nola egin dezakezuen azalpena ikusteko.

Ideia batzuk uzten dizkizuet.








Klik egin irudiaren gainean eta txantiloia lortukgo duzu.




Txikienek parte har dezaten, jolas hau egitea bururatu zait. Azpian txantiloi bat uzten dizuet, klikatu gainean lortzeko.






Beste ideia bat, ume bakoitzaren izena duen kartel bat punta borobileko errotuladoreekin egitea da.




Hau da parte hartzaile guztiei banatzeko kartela.

PUNTUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2021

Urtero, irailaren 15a Puntuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Sormenerako eguna da, gure irudimenari bide emateko eta  PUNTU BAT EGIN... ETA BEGIRATU NORA GARAMATZAN.

Reynoldsen liburutik abiatuta, era askotako zirkuluak egin ditzakegu; ona da haurrek zerbait sortzea, edozer dela ere.

Interesgarria da orrian sartzea eta gure lana partekatzeko dauden aukera guztiak ikustea, baita zenbait baliabide jasotzea ere, noski!

Aupa!!!! Parte hartzera!!!

Sakatu irudiaren gainean

PUNTUAREN EGUNA prestatzen 2017

Irailearen 15ean inguruan, berdin da eguna, "The Dot Day" ospatzen dugu.

Zer da Puntuaren Eguna?

2009ko irailearen 15ean  Terry Shay-k, irakasleak, Peter H. Reynolds-en "The Dot" liburua ikasgelan irakurri zuen. Egun horretan hasi zen ospatzeko tradizioa. Liburu-ipuin hau kreatibitatea eta norberaren konfiantza dago oinarrituta, umeak inoiz ez desanimatzeko asmoz.

Nik nire umeekin urte eta urte ospatzen daramatzat. Batzuetan hormirudiak egiten, bestetan txartelak edo gure izenak puntuz beteta uzten... beti ipuina bideoan ikusi, entzun eta komentatu ondoren, noski.

Ume bakoitzak barruan duena ateratzea da helburu nagusia, eta horretan gaude. 

Beraz, ANIMATU ETA OSPATU!!!!!!!!


Materiala lortzeko irudiaren gainean sakatu