Beno, ikasturte honetan margolari famatuak ezagutzea da nire proposamena.
Hau egiteko... egutegi berezi baten bidez egingo dugu.
Hilabeteek protagonista desberdinak dituzte. Horrela agertuko dira: Kandinsky, Yayoi Kusama, Mondrian, Haring, Miró, Banksy, Van Gogh, Pollock, Romero Britto, Sorolla, Munch eta Dalí.
Badakit margolari asko tintontzian geratu direla, baina 12 hil bakarrik daude. Beste batzuk hurrengo urtean.
PROPOSAMENA:
- Hileko lehenengo asteetan orria jarri ondoren, margolari horretaz hitz egingo dugu: bere bizitza, bere estiloa, bere ibilbidea, bere margolanik ospetsuenak... azalduko dizkiogu umeei, pertsonaiaren eta margolanen argazkiak erakusten.
- Hurrengo asteetan margolari honen estiloan, umeek margolanak egingo dituzte.
- Eta azken astean ikastolako edo ikasgelako hormetan erakusketa egingo dugu.
Hemen duzue proiektu honen egutegia.
No hay comentarios :
Publicar un comentario