Mostrando entradas con la etiqueta arte adierazpena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arte adierazpena. Mostrar todas las entradas

ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - MAIATZA - JACKSON POLLOCK

Paul Jackson Pollock Estatu Batuetako margolari ospetsua eta espresionismo abstraktuaren artista nagusia izan zen. Pollockek bere pintura estiloagatik (dripping) lortu zuen ospea.

400 margolan eta 500 marrazki inguru egin zituen.

Dripping (drip = tantaka) Action Painting-aren teknika piktoriko bereizgarria da, pintura abstraktuaren modalitateetako bat.

Materia piktorikoa (pintura akrilikoa izan ohi da) lurrean zabaldutako oihalaren gainean tantaka uzten da edukiontzi zulatu batetik edo zipriztinen bidez barreiatzen da, zuzenean eskuekin edo pintzelak edo beste edozein tresna erabiliz.

Hileko honen proposamena hau da:

1. Pollocken biografiari buruz hitz egin. Haren eta bere lanen bideoak ikusi. Pollocken margolanak begiratu interneten.
2. Hitz egin margolari honen estiloz (kolorez, tamainaz, margotzeko eraz).
3. Pollock estiloko pintura akrilikoko koloreak aukeratu eta plateretan jarri.
4. Margotu kartulina txikian.
5. Margotu paper jarraian.
6. Haur bakoitzaren izenaren hasierako letra margotu. Horretarako, moztu letra paper batean, jarri erdian eta margotu dripping-a egiten. Gero kendu letra. (Begiratu adibidea)
7. Margotu kamiseta zahar bat edo oihal zati bat.












ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - MARTXOA - ROMERO BRITTO

Romero Britto margolari, serigrafo eta eskultore brasildarra da. 

Kubismoko elementu estereotipatuak, pop artea eta grafiti-pintura uztartzen ditu bere lanean, kolore dardaratiak eta patroi arriskutsuak erabiliz itxaropenaren eta zoriontasunaren adierazpen bisual gisa.

Gaztetan paperean edo kartoian marraztu zuen artista profesional bihurtu eta Parisera bidaiatu aurretik. Han ezagutu zituen Picasso eta Matisse, gaur egun ere inspirazio iturri direnak. Inspirazio horren bidez bere estilo propioa aurkitu zuen, berotasuna, baikortasuna eta maitasuna eragiten dituena.

Beti bezala artista hau lantzeko proposamena hau da:

1. Brittoren biografiari buruz hitz egin. Haren eta bere lanen bideoak ikusi.
2. Hitz egin kolorez eta arbelean bihotzak eta loreak egin kolorez eta formaz beteta.
3. Artelanez hitz egin, behatu eta komentatu gehien gustatzen zaienaz.
4. Arbelean edota paper jarraian Brittoren grafiak marraztu eta margotu (marrak, zirkuluak...)
5. Inprimatu kolorezko artelanak eta klaseko hormetan jarri.
6. Inprimatu zuri-beltzeko marrazkiak eta sakabanatu margotzeko.
7. Marrazki bat itsatsi goma-eban eta moztu, eskultura egiten.












LANETARAKO HILEKO AZALAK

Eskolan lanak oso txukun izatea gustatzen zaigu, etxera eraman ahal izateko. 

Hemen azal batzuk ditugu koloreztatzeko, eta horrela dena bilduta eta ordenatuta dago. 

Azal horiek haurrek egiten dituzten marrazki libreak daten arabera gordetzeko ere balio dute; horrela, ikasturtean zehar izan duten bilakaera grafikoa ikus daiteke.

Seguru baliagarritasun gehiago aurkituko diezuela. Ba pentsatzera!





ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - URTARRILA - JOAN MIRÓ

Joan Miró i Ferrà margolari, eskultore eta grabatzailea XX. mendeko artearen berritzaile handienetakotzat jotzen da, eta funtsezko figura da Europako surrealismoaren definizioan. 

Bere lanak inflexio-puntu bat markatu zuen figurazioaren eta abstrakzioaren artean. Mirók postinpresionismo goiztiar batetik hizkuntza plastiko propio baterantz eboluzionatu zuen, errealitatearen irudikapen konbentzionala gainditzen zuten sinboloak, zeinuak eta egiturak nagusi zirela.

Miróren lanak Europako estilo surrealistaren aitzindaritzat hartzen dira.

Aurreko hilabeteetako proposamenei jarraituz...

Hileko honen proposamena hau da:

1. Mirónen biografiari buruz hitz egin. Haren eta bere lanen bideoak ikusi. Miróri buruzko liburua irakurri. Nik ezagutzen dudana gazteleraz dago (LOTURA).
2. Hitz egin kolorez eta arbelean marrak eta borobilak  margotu Miróren estiloan.
3. Koloreztatu artelan bat ("Koloretako arrainak") (txantiloia uzten dut).
4. "Haur imaginarioa" behatu eta eskulana egin (kutxak, paperak, errotuladoreak).
5. "Dantzaria" behatu eta eskulana egin (kartulinez, gometsez, artilez, goma ebaz...).
6. Miróren antzeko mobila egin.
7. Paper eta kartoi zatiekin Miróren estiloko eskulturak, panpina mugikorra... egin.
8. Miróren eskulturak behatu eta antzekoak egin materiala desberdinekin (plastilinez, kartoiz, paperez...).
9. Dado-jolasarekin jolastu taldeak osatzen, marrazki kreatiboak egiteko.