Mostrando entradas con la etiqueta egutegia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta egutegia. Mostrar todas las entradas

IKASTOLAKO BATZARREAN JARTZEKO 2026ko 2 EGUTEGI


2 zenbakidun egutegi egin ditut. Zenbakiak handiak direnez, haurrek errotuladore batez igurtzi ditzakete. Txikienentzat da.

LOREDUNA

Egutegi honen goiko aldean azal bat jarri dut. Behin inprimatuta, kuaderna dezakegu espiral batekin liburuxka egiteko.

Oso opari bikaina eta originala da, ezta?

Zuen gustokoa izatea espero dut.





FRUTADUNA





IKASTOLAKO BATZARREAN JARTZEKO 2026ko 2 EGUTEGI HUTSIK


Askotan, zenbakiak hileko egunekin lantzen ditugu. Egutegi hauek prest daude haurrek errotulagailu batekin idatz dezaten hileko eguneko zifra. Horrela, zenbakien grafiak ikasteaz gain, seriazioa, asteko egunak, lanegunak edo jaiegunak eta denboraren igarotzea ere ikasten dituzte, hilabetearen erreferentziarekin.

Bi motatakoak egin ditut.

LEHENA irudi politekin. Hemen duzue.




BIGARRENA, irudirik gabekoa da. Baina, nahi badugu, azal bat jar daiteke urte osoan erabiltzeko edo hilero aldatzeko. Irudiekin ikusgarriagoa geratzen da.

Hemen uzten dizkizuet biak:

AZAL GABEKOA



AZALEKIN





Bost azal desberdinak egin ditut, baina, zure gustokoa baldin bada, irudi, argazki edo umeen marrazki bat jar daiteke egutegian. Nik aurten loreak hartu ditut gaiz.

Hemen daude egin ditudan 5 azalak.




GRIMM'S URTEKO EGUTEGIA (Montessori-Waldorf)

Batzarrean urtaroa, hila, asteko eguna eta eguna lantzen ditugu.

Normalean kartelekin egiten dugu, baina era desberdina da hau, manipulatiboagoa, bisualagoa.

Egia da erosi behar dela eta ez dela merkea, baina nire ustez merezi du.

Badakigu haurrek ukimenaren eta ikusmenaren bidez ikasten dutela, eta denbora kontzeptua ez zaiela erraz ulertzen.

Urteko egutegi honek kontzeptu horiek ulertzea errazten du, bistaratu eta manipulatu egin baitezakete.

Nahi baduzue jakin nola erabiltzen den...Irudian sakatu.

Oso garestia baldin bada, hemen uzten dizuet beste aukera bat... ESTEKA.

ARTE IKASTEKO PROIEKTU EDERRA ikasturteko egutegiaren bidez

Beno, ikasturte honetan margolari famatuak ezagutzea da nire proposamena.

Hau egiteko... egutegi berezi baten bidez egingo dugu.

Hilabeteek protagonista desberdinak dituzte. Horrela agertuko dira: Kandinsky, Yayoi Kusama, Mondrian, Haring, Miró, Banksy, Van Gogh, Pollock, Romero Britto, Sorolla, Munch eta Dalí.

Badakit margolari asko tintontzian geratu direla, baina 12 hil bakarrik daude. Beste batzuk hurrengo urtean.

PROPOSAMENA:
  • Hileko lehenengo asteetan orria jarri ondoren, margolari horretaz hitz egingo dugu: bere bizitza, bere estiloa, bere ibilbidea, bere margolanik ospetsuenak... azalduko dizkiogu umeei, pertsonaiaren eta margolanen argazkiak erakusten.
  • Hurrengo asteetan margolari honen estiloan, umeek margolanak egingo dituzte.
  • Eta azken astean ikastolako edo ikasgelako hormetan erakusketa egingo dugu.  
Hemen duzue proiektu honen egutegia.

2025-EKO ETXE-EGUTEGIA

Etxe-egutegi honetan teilatuak 3Dkoak dira.

Ingelesez zegoenez, euskeratu dut, baina originala nahi baduzue hemen dago ESTEKA.